26-02-2008 –
Bakeari botoa
Al acercarnos al día de las elecciones, cada uno analizamos la dirección de nuestro voto. Con libertad, con realismo y en conciencia, así será nuestro voto. Ningún partido recoge los valores del Evangelio en exclusividad; por eso hay que discernir a la luz de unos criterios básicos. Los derechos humanos individuales y colectivos y, sobre todo, el derecho a la vida han de ser la luz que ilumine nuestra elección. En nuestro pueblo no puede faltar como criterio la búsqueda sincera de laz paz, a través del diálogo. Nuestro voto ha de apostar por la humanización de la vida.
Bakoitzak daki nori eta zergatik ematen dion bere botoa hauteskundeetan. Bakoitzak eduki ohi ditugu geure irizpideak. Eta, batez ere, bakoitzak dauka bere kontzientzia, bere botoa askatasunez, errealismoz eta irizpide jator eta etikoetan oinarrituta emateko. Irizpide jatorrik gabeko botoa eta jarrera etikoa oinarri ez duen botoa zenbatu egingo da, baina ez da boto eraikitzalea izango.
Baina galdera berez sortzen da: zeintzuk dira irizpide jatorrak? Ez dira asko; baina bai ezinbestekoak. Lehenengoa, giza eskubideen irizpidea. Ez dago inondik inora giza eskubideen babesa alde batera uzterik. Eta giza eskubideen artean nagusia, biziaren eskubidea. Eta giza eskubide indibidualen ondoan, talde-eskubideak ere hor daude eta babestu beharrekoak dira.
Errealismoz eman behar dela botoa esan dugu, eta errealismoak gure herriari hurbiletik begiratu behar dio. Zalantzarik gabe, kontzientziaz bakeari eman behar diogu botoa. Gure herrian aspalditik baitugu odoletan bakea. Eta jende askok dauzka bere giza eskubideak zapalduta bakerik ezean. Noski, denek diote bakea bilatzen dutela. Horregatik behar da errealismoa eta balio etikoen oinarria, gauzak ongi aztertu eta hitzen aparretan ez galtzeko.
Eta Elizaren irizpideek bakerako bide beti elkarrizketa aipatu izan dute. Gaur bada elkarrizketa onartu nahi ez duenik, bada inposaketa kantatzen duenik, bada indarra besterik erabili nahi ez duenik. Gizatasunezko botoak elkarrizketari zor dio bere botoa, bakea lortzeko ez baita bide gizatiarrago eta hoberik. Hitzaren indarrez lorturiko bakea ez bada, ez da bake izango, eta ez dugu nahi.
Hauteskude egunaren atarian, azterketa sakona eta argia egitea dagokigu. Eta kontzientziaz ikusten dugunaren arabera jokatzea. Zure botoak asko balio du.
Iñaki Beristain Arantzazu aldizkaria

|
|
|