05-02-2008 –
EEz da giro baina...!
Mirar a nuestra sociedad no es a veces agradable. Tanta lucha económica, política... Tanto maltrato y muerte de mujeres. Tanto abuso de niños/as. Y siempre personas que sufren mucho. La cuestión es la esperanza. Esperar, a pesar de todo y con todo. Asirnos a lo mejor que llevamos dentro; asirnos al Evangelio de Jesús; y tirar para adelante. No podemos cejar en nuestra vocación humana de felicidad y fraternidad. No se trata de huir de la realidad. Se trata de redimir la realidad con la esperanza. Con esa esperanza que delata, que ama, que transforma.
Arantzazutik gizartera begiratzea ez da zenbaitetan erraza. Hainbeste sestra, hainbeste ez eta bai, hainbeste beldur eta mehatxu, hainbeste biziezin! Ekonomia beheraka omen doa, politikarena ia beti bezala nork nor jango, zaintiratu bateko sokatiran dena. Ez dakit hauteskunde bezperaren kontuak diren, edo sustrai sakonagoko arazoekin ote gabiltzan. Baina giroa erabat narrastuta, erabat aztoratuta, erabat jausita ikusten da. Zer ari zaigu gertatzen?
Sestrak, ekonomia, politika eta horiek ez ligukete hainbesteko kezka sortuko, tartean pertsonak ez baleude! Baina, pertsonekin ari gara, pozik bizitzeko bokazioa daukaten pertsonekin, eta hori bai dela larria. Nahasketa horren haritik datoz beldurrak, emakumeen kontrako tratu txar eta erahilketak, gogorkeriak, umeen bortxaketak, desagertzeak, kartzelatuen torturak... Pertsonekin ari gara!
Nire gogoeta honek, hala ere, ez du izan nahi dena ilun ikusten duen informatibo horietakoa. Arantzazutik esperantzarako deia egin nahi dugu beste behin. Gizakiaren ontasunean sinesten dugulako, gizakiaren berezko bokazioa zoriona delako, gure barruan badelako elkarrengana onez garamatzan zerbait, horregatik daukagu oraindik ere esperantza! Ez da giro baina...!
Gizarte honen norabidearekin konforme ez, eta beste zerbait bilatzen duenak heldu diezaiola bere barruko onenari, eta egin dezala aurrera. Jesusengan sinesteko dohaina daukanak heldu diezaiola gerri-gerritik haren Berri Onari eta mezu horrek eskaintzen duen fede-esperientziari, eta egin dezala aurrera, Jesus berekin doakiola sinetsiz. Hori bai, gizarte honi ihes egin gabe, errealitateari bizkarra eman gabe, salatu behar dena salatuz, maitatu behar dena maitatuz, eta aldatu behar dena aldatuz. Ez da giro baina...!
Iñaki Beristain
Arantzazu aldizkaria

|
|
|