25-01-2008 –
ZORTZIAREN PARABOLA
Iniciamos el nuevo proyecto de la revista «Arantzazu» con la parábola del ocho. Comenzamos el año 2008 con el año 88 de la revista y el número 888. 8 es el número del día nuevo, del día siguiente de la semana terminada. Es, sin duda, símbolo de algo nuevo que nace. Es lo que pretende la revista «Arantzazu»: después de una andadura de 87 años, esta revista de siempre quiere convertirse en revista nueva, en revista para las personas que buscan otra cosa. La revista que ha sido de tus abuelos y de tus padres, quiere ser tu revista.
Laurogeita zortzigarren urtean sartu da aldizkaria. Bada zerbait. Zerbait bada, baina ez da aski. Orain arte jende askok onartu eta maitatu baldin badu Arantzazuko aldizkaria, aurrerantzean ere zerbait gaurkoa eta adierazgarria komunikatzen jarrraitu nahi dugu. 2008ko urtean, aldizkariaren 88. urtean, 888. alean, berrialdia egitea erabaki dugu, gure eskaintza zabaldu nahi dugulako. Zabaldu eta gaurkotu. 2008. urtea, aldizkariaren 88. urtea, 888. alea: 8 asko dira. 8ak beti egun berria adierazi nahi izan du, hasiera berria, 7 eguneko aste osatuaren ostean hasten den garai berria. Gure aldizkariak ez dio iraganari muzinik egiten. Iragana maitatuz, etorkizunari leihoa ireki nahi diogu. Gure garaiei dagokien zerbait eskaini nahi genuke, apaltasun handiz noski. Berria zer, itxura berdintsua izanik? Hari nagusia, «bila dabiltzan pertsonentzat» egin nahi baitugu aldizkaria. Bilaketaren hari nagusiak josiko du ale bakoitza: gogoetan bilatu, barruan bilatu, familian, santutegian, elizan, Euskal Herrian, munduan, naturan, elkarrizketan bilatu... Bilaketak urra ditzakeen alorrak eta bideak aintzakotzat hartu nahi ditugu, eta hartuko ditugu. Lehengo idazleak hortxe aurkituko dituzu: J. A. Pagola, J. M. Arregi, J. Intxausti, L. Alberro... Baina, berriak ere badira: Garbiñe Uria, J. M. Mujika, Baketik, Misiolari batzuk... Bi alor berri estreinatutzen ditugu, izan ere: giza harremanen alorra eta misiolariekiko harremana. Seguru gaude, gaurkotasunez beteriko eskaintza egiten saiatuko garela denok. Hori da borondatea eta hori da asmoa. Zortziaren parabola ongi osatu nahi dugu: orain arte egina zazpiaren osotasunean utzi eta zortziaren aro berrian saiatu nahi dugu. Ez dakit seguru asmatuko dugun, baina gure ahaleginaren segurantza eduki dezakezu. Hori bai!
Iñaki Beristain Arantzazu aldizkaria

|
|
|