|
1950an erosi zuten fraideek, Arantzazutik hiru bat kilometrotara dagoen Gomiztegi baserria. Hasiera hartan fraide bakar batzuk eta ganadu gutxi batzuk zeuden Gomiztegin. Hazten eta hazten, gerora sail handiak ganaduentzat eta baratza eder bat landu dira. Makina bat barazki sortu da hango lurretan. Orain urte batzuk artaldea jarri zen eta gaztandegi ongi prestatu bat ere jarri da. Arau modernoen arabera hazi eta zaindutako artaldea da, horregatik artalde onenaren saria behin baino gehiagotan jasoz. Hori dela eta, orain hiru-lau urte, Artzain Eskola sortu zen Gomiztegiren inguruan, Eusko Jaurlaritzaren babesean. Urtero ikastaro bat egiten da bertan, artzain berriak prestatzeko.
Bost fraide bizi dira bertan. Beren otoitz-orduez kanpo, baserriko lanetan ibiltzen dira: artaldea, txahalak eta baratza, horiek dira lan nagusiak. Bertako Anai Nikolas Artzain Eskolaz arduratzen da, koordinatzaile nagusi bezala. Artzain Eskolaren berri gehiago nahi izanez gero, egizu klik hemen.
Gomiztegi baserriko telefonoa: 943 783 023
|

|