|
1468 |
Baltzategiko Errodrigok Andre Mariaren irudia aurkitzen du. Herria erromes abiatzen da fede handiz. Ermitatxo bat egiten dute eta Santutegia sortzen da, Mariaren etxea. |
 |
|
1499 |
Serora eta beste zenbait zaintzaileren ondoren, frantziskotarrak iristen dira Arantzazura, gaurdaino Andre Mariaren etxea zaintzen dutenak. |
 |
|
1501 |
Aita Santuaren Buldak Frantziskotarren presentzia baiesten du. |
 |
|
1522 |
Loiolako Inaziok gaubeila bat egiten du Arantzazun, Jaunarengana bihurtu ondoren. Eta hemendik abiatzen da erromes. Bera da Arantzazuko erromes nagusia. |
 |
|
1522-1834 |
Euskal Herriak bere Santutegia eraiki du hemen eta erromes dator fedearen galtzadaz. Liturgi eta otoitz-toki bihurtzen da Arantzazu. Berri ona hots egiten du Arantzazuk Euskal Herrian eta misio-lurretan. Kultura lantzen da hemen, euskal kultura eta musika batik bat. |
 |
|
1553 y 1622 |
Bi urte hauetan suak desegiten du Arantzazu. Baina euskal fedeak berriro jasotzen du. |
 |
|
1834 |
Liberalen gudalosteak erabat erretzen du Arantzazu. |
 |
|
1846 |
Urriaren 19an eliza berria inauguratzen da. |
 |
|
1878 |
Irailaren 17an berriro dator frantziskotar anaidia. |
 |
|
1881 |
Karretera berria. Bederatzi eguneko erromesaldiak. |
 |
|
1884 |
Komentu berria inauguratzen da. |
 |
|
1886 |
Mariaren irudia, Erregin koroatua. |
 |
|
1950 |
Gaurko Basilika berria egiten hasten dira. |
 |
|
1955 |
Basilika berria inauguratu eta bedeinkatzen da. |
 |
|
1969 |
Irudia aurkitu zenetik 500 urtera Basilika berria sagaratzen da. |
 |
|
2001 |
500 urtez frantziskotarrak Arantzazun |