Jueves, 2008 15
Zer da Arantzazu? Nork osatzen dugu?

Arantzazu ahalegin ezberdin eta askoren emaitza da:

  • Aurrena, Jainkoaren eta Andre Mariaren bedeinkazioa
  • Euskal Herriaren fede eder eta sendoa
  • Anaia frantziskotarren era eta urte askotako jarduera saiatua
  • Beste askoren maitasun eta laguntza estimagarria
  • Naturaren erakarmen-indar paregabea
  • Amets handien eta artista onen emaitza ikusgarria.

Guztien artean Arantzazu TOPAGUNE bihurtu dute:

  • Fede topagune
  • Kultur topagune
  • Adiskideen topagune
  • Mendizaleen topagune
  • Artezaleen topagune
  • Familien topagune

Eta Arantzazuk, bere aniztasunean, barru-barruko atsedena eskaintzen dio, arrazoi batengatik edo bestearengatik bertara datorrenari:

  • fedea ospatu nahi duenak, elizkizun eta elkarte laguntzaileak aurkituko ditu
  • kultur egarriz datorrenak, liburutegi jantzia, idazle, euskaltzale eta musikari askoren lana
  • adiskide bila datorrenak, Arantzazuko Adiskideen Elkartea aurkituko du
  • mendizaleak, natur inguru oparo eta ikusgarria
  • artea nahi duenak, euskal arte berriaren biltoki adierazgarria dauka Arantzazun
  • familiaren jaiak ospatzeko zerbitzu aukerakoa

Atsedentoki aparta duzu Arantzazu.

© Arantzazu.org 2008. Todos los derechos reservados.