2004ko gaia eta ikurritza
URTEKO KANTA
ERROMESEN ARREBA
Erromesen arreba, bideko Andre Mari, gure fede-bidean zu zeu ibiltari. Emaiozu bihotza gure bideari, zure aintza dezagun helmugako sari.
Ez dizugu eskatzen kentzeko arantzik, eztare gozatzeko gure bide latzik. Gizadi berri baten esperantza baizik, gure pozak ez dezan sekula arratsik.
Ez dizugu eskatzen itzalen freskura, ezta ere biderik gabeko helmuga. Baizik Espirituzko zure indar hura, anaiak zerbitzera daraman ardura.
Ez dizugu eskatzen bizitza erreza, inoiz jausi ez diren tenteen laineza. Emaguzu fedea, apalen pobreza, berriro jaikitzeko behar den ametsa.
Sufri ezazu gugan arantzen artean, ziztadak izan arren ez bitez kaltean. Zailtasun asko dela?, aurrera artean!, Jaunak bere besotan har gaitzan artean. |