Arantzazu Gaur Fundazioak, Donostiako Maushaus estudioarekin eta Arantzazuko Adiskideak elkartearekin elkarlanean, datorren maiatzaren 27an, larunbata, goizeko 10.30etik 13.30era, 6 eta 11 urte bitarteko haurrei eskainitako lantegia antolatu du Arantzazun. Lantegi honen helburua da, bertan parte hartzen dutenek Eduardo Chillidaren (1924-2002) lanaren zuzeneko berri izatea, beraren lanetako baten ikerketa eta behaketa zuzena eginez, Basilikako ateena hain zuzen; baita berak bere lanbide luzean erabili zituen teknika batzuk praktikan jarriz ere.
Izen-ematea Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.helbidera idatziz edo 943 716 575 nahiz 662 181 353 telefono-zenbakietara deituz egin behar da. Parte-hartzaile bakoitzak 3 euro ordaindu beharko ditu eta 20 lagunentzako lekua izango da. Antolatzaileek datorren ekainaren 17an, larunbata, lantegia errepikatzeko asmoa dute.