Arantzazu (OƱati, Gipuzkoa) duela 500 urte baino gehiagoz geroztik frantziskotarren esku egon den santutegia da. Aizkorri-Aratz natur parkean dago, Euskal Herriaren bihotzean. Herriaren fedearentzat erreferente nabarmena izan da eta da oraindik ere. Euskal arimaren alde sentikorra gordetzen du, haren hizkuntza eta kultura errotu ditu, baita naturarekiko maitasuna, pertsonaren soiltasuna eta primatua ere. Historian zehar gizartearen aldaketetara egokitu da bere nortasuna galdu gabe, eta espiritualtasunaren, kulturaren, artearen, naturaren, etikaren, elkarrizketaren eta bakearen erreferentzia bihurtu da; denon ondarea den gizatasun iturria, harrera-lekua, horren bila dabiltzanentzat.

aztarna afektiboa | zirrara | erreferentzia | esperientzia

Aizkorri-Aratz natur parkearen inguruko informazio guztia aurkituko duzu hemen.

Atal honetan Arantzazuk kulturarekin, artearekin, euskararekin eta abarrekin duen loturari buruzko informazioa aurkituko duzu.

Atal honetan santutegiari, frantziskotarrei, espiritualtasunari eta abarri buruzko informazioa aurkituko duzu.