Arantzazu

Aztarna afektiboa

Arantzazuk daukan iragana harrigarria da, 500 urte baino gehiago herriaren bihotzean josita. Gipuzkoar gehienen, euskaldun askoren eta beste herrietako askoren begininian eta oroimenean Arantzazuk leku berezi baten aztarna afektiboa utzi du. Arantzazuk gure sustraiekin konektatzen du; iragana, gaurra eta etorkizuna kateatzen ditu; belaunaldi askoren bihotza zeharkatzen duen haria da. Aztarna horrek informatu egiten du, bidea erakusten du eta jakintsua da; baina ez da iraganeko aztarna edo hondar arkeologiko harri bihurtua; mugitzen ari den aztarna da, arnasa duena. Arantzazu historia da. Historia bizi, gaurko eta dinamikoa da. Arantzazun geure historiaren isla bizia ematen zaigu, gozatzeko eta beraren jarraipen historikoaren haria eten ez dadin.

atras