|
Esperientzia Oteizaren apostoluen hutsuneak ederki erakusten du gizakiak bere historia osoan aurrez aurre eduki izan duen sentidu-hutsunea. Konformatu ezin sakon horrek edozein garai eta lekutako pertsonak berdintzen gaitu. Arantzazuk ezagutzen du eta aitortzen du hutsune hori eta berari erantzunak bilatzeko bideak eskaintzen ditu. Horregatik esaten dugu Arantzazu topagune eta harrera-leku dela beren barrua baino harutzago eta barrurago bilatzen duten pertsonentzat. |