|
Arantzazu munduko erreferentea da arkitekturaren eta arte erlijiosoaren arloetan, bereziki egungo basilikarengatik (1950-55); lan berean biltzen du Principe de Asturias saria jaso duten hiru artisten lana: Saénz de Oiza, Jorge Oteiza eta Eduardo Chillida. Horiez gain, aipatzekoak dira parte hartu duten beste artista handi batzuk ere, Luis Laorga, Nestor Basterretxea, Lucio Muñoz, Xabier Alvarez de Eulate eta Xabier Egaña. Adituek XX. mendeko eraikin erlijioso hoberentzat daukate. 1909an seminarioa irekitzearekin batera, Arantzazuren mende distiratsuena hasi zen, eta Primo de Riveraren eta Francoren diktadura garaietan euskal kulturaren faro bihurtu zen. Bertan sortu zen 1956an Jakin aldizkaria, frankismoan debekatutako euskara salbatzeko baltsa gisa jardungo duena. 1968an Euskaltzaindiaren biltzarra egin zen bertan; euskalki desberdinak bateratzea erabaki zen eta “euskara batua” izenez ezagutzen dena sortu zen Arantzazuko fraide frantziskotarren eskutik; Luis Villasante eta Bitoriano Gandiaga izan ziren tartean, besteak beste. 2005ean antzinako seminarioa birmoldatu egin zen Miguel Angel Alonso del Val arkitektoaren eskutik eta Gandiaga Topagunea da orain. Fedearen eta kulturaren arteko elkarrizketa sustatzeko erabiltzen da eraikina, baita Arantzazu berritzeko eta egungo gizarteko behar berrietara egokitzeko bilgune gisa ere. Ordutegiak ezagutu nahi badituzu edo erreserbak egin:
|