Sábado, 2008 10
Etxe berria, 44 gela (banakoak nahiz binakoak), bainu eta guzti, arretaz zaindua. Areto modernoa, 80 lagunentzat, eta areto txikiak talde txikientzat. Otoitzerako eta norberagana biltzeko kapera egokia.

ASIS TOPAGUNEA zeure buruarekin, naturarekin, Jainkoarekin... topo egiteko.
Isiltasunerako, gogoetarako, otoitzerako, atsedenerako aukera ezberdinak eskaintzen dizkizu Asis Topaguneak.

Eguneroko zurrunbilo eta zalapartatik aldentzea ongarri duzu tarteka.
Sinestun edo sinesgabe, sineskera bateko edo besteko, Asis Topagunea zuretzat.

GURE ESKAINTZAK.

  • Mota ezberdinetako Gogojardun espiritualak
  • Asteburuko erretiroak isiltasunean eta otoitz-giroan...
  • Erlijioarteko topaketak
  • Edo zeure erara... Frantziskotar baten laguntza izango duzu, zeuk hala nahi baduzu

Prezioak: Oinarrizkoa: 32 € eguneko eta pertsonako (pentsio osoa), gehi matrikula (10 eo 12 euro)

© Arantzazu.org 2008. Todos los derechos reservados.