Sábado, 2008 10

Nestor basterretxeak eginiko horma-pinturen esanahia.

   
1. HORMA
Hasierako kosmosean Jainko Ahalguztidunak bizia sortzen du. Biziaren erak eta bideak nahasiak eta aberatsak dira. Txikienetik haundienera, dena egoki antolatzen du Jainkoak. Kreazioak bere egitura hartzen du.
   
2. HORMA
Suzko esferak eta planeta ilunak nahasian, izar-unean igeri.
   
3. HORMA
Airea eta ura bateratzen dira izakien aurrerabidea bizkortzeko.
   
4. HORMA
Lehen gizakiak ez du ulertzen Izadia, eta txunditurik eta beldurturik dago. Izadiaren misterio hori argitu nahiz, goi-ahalmenetara jotzen du. Misterio horren argigarri, Mitologiak sortzen ditu gizakiak. Era askotako jainko ordezkoak.
   
5. HORMA
Jesukristo, Jainko Semearen, Opariaren bidez, kristautasuna jaiotzen da, erdiminetan bezala. Gurutzea dugu, salbazio-esperantzaren fruitua ematen duen zuhaitz berri eta agortezina. Gizon-emakumeon erraiak itxaropen horretara esnatzen dira.
Mundu berriaren egunsentia da.
   
6. HORMA
Fededunek Jesukristo hartzen dute beren bizi-arnasa bezala. Eta hari jarraitzen diotelako, erasoa datorkie gainera. Martiriengan ikusten da argi eta garbi nolako indarra duen Jesukristo berpiztuak.
   

7. HORMA
Pentsamolde materialista askok egiten dio Gurutzeari borroka. Hala ere, beti bizirik irauten du, itzali ezinezko argi eder bezala.

   
8. HORMA
Askatasuna galdua, gartzelatua. Gizakia gizakiaren etsai gogorra.
   
9. HORMA
Gizadia, atomik-arriskuaren beldurpean zanpatua.
   
10. HORMA
Kristo berpiztua da giza-atsekabearentzako irtenbide eta erantzun betea. Aita Jainkoak, bere maitasun neurrigabean, argia eta bizia eskaintzen dizkio gizakiari, lehen kreazioa burutuz.
Altarea da Elizaren erdipuntua. Mahai horretan, Jainkoak bere salbamena ematen dio fededunari.
   

11. eta 12. HORMAK
Kristoren biztueraren distirak argituriko paisaiak.
   
13. HORMA
Armoniazko topaketa eta besarkada, betiko ametsa.
   
14. HORMA
Berri Onaren distira. Egiaren argi dirdaitsua.
   
15. HORMA
Asisko San Frantzisko zaurimarkatua. Bere gorputzean berritzen zaizkio Kristoren gurutzeko bost zauriak: saihetsean, eskuetan eta oinetan.
   
16. HORMA
Asisko San Frantzisko hiltzen da, heriotzari «arreba» deituz.
   
17. HORMA
«Arreba landareak».
   
18. HORMA
«Arreba ilargia, enai eguzkia, arreba izarrak».
© Arantzazu.org 2008. Todos los derechos reservados.