Jueves, 2008 15
Arantzazun aurki dezakezu Oroigarrien denda bat. Erromesek ohitura dute, erromesaldiaren oroigarrien bat bertan erosi eta etxera eramatea. Era askotako eskaintzak dauzkazu:

  • Fede-bizierari dagozkion liburu eta liburuxkak, euskaraz eta erderaz;
  • Arantzazuri buruzko liburuak
  • "Arantzazu" izeneko liburu eder bat, argazki bikainez eta testu ederrez
  • estanpa eta laminak
  • Arantzazuko logotipoa daukaten eraztun, belarrietako, kate eta antzekoak
  • Era askotako koadro eta irudiak
  • Bideo, kasete eta diskak
  • "Errosario santua" bi kasetetan, otoitz, testu eta kantuz osatua
  • Irailaz geroztik, urteko Egutegia
  • ... eta beste gauza asko.

Bertara etorri eta ikuste da onena; baina norbaitek telefonoa erabili nahi izango balu bera eskariak egiteko, hona dei dezake: 943 781302.

  images/fot_06.jpg
© Arantzazu.org 2008. Todos los derechos reservados.