Zer da? Norbaitekin hitz egin beharrean aurkitzen diren pertsonei eskaintzen zaien laguntza. Gaur egun jende asko dago norbaitekin hitz egiteko gogoz eta norekin hitz egin ez dakiena. Izan daitezke fedeari dagozkion galdera edo zalantzak; giza bizitzaren inguruan sortzen diren ezbeharrak; jakin-nahiak; ulertu-ezinak... "Axolaz", beraz, eskura jartzen zaizun laguntza-zerbitzu bat da.
Norentzako da? Hitz egin nahian aurkitzen den edonorentzat. Ez zaio inori karnetik edo fede-txartelik eskatzen. "Axolaz" zerbitzura deitzen duen edonor axolaz tratatua izango da: nork entzuna izango du eta, ahal dela, erantzuna ere jasoko du.
Nora deitu? Honako telefono honetara: 943 783 579. Arantzazuko telefonoa da, "Axolaz" zerbitzurako propio jarria eta horretarako bakarrik dagoena. Telefonoz jardun daiteke hizketan edo gerora aurrez aurre hitz egiteko eguna eta tokia seinalatu daitezke. Bakoitzak nahi duena. E-postaz ere egin dezakezu kontsulta: axolaz@arantzazu.org
|