Naiara Goia Imaz izango da Arantzazuko Gizarte Berrikuntza Laborategiko zuzendaria

Argazkia Naiara Goia Imaz webNaiara Goia Imaz (Segura, 1978) izango da Arantzazuko Gizarte Berrikuntza Laborategiko zuzendaria, Arantzazu Gaur Fundazioko patronatuak iragan ostiralean izendapena onartu ondoren. Berrikuntzan eta nazioarteko proiektu estrategikoen koordinazioan aditua, Telekomunikazio Ingeniaritzan goi-mailako tituluduna da, eta azken urteak MONDRAGON Korporazioan egin ditu, kooperatiben sarean berrikuntza sustatzeko eta enpresen eraldaketarako estrategiak bultzatzeko ekimenen lidergoan.

Gehiago irakurri...

Aldaketekin dator Arantzazuko Ama Birjinaren festaburua

COVID-19 gaitzaren hedapenak eragindako egoera aintzat hartuta, Arantzazuko Ama Birjinaren jaieguneko egitarauak zenbait aldaketa izango ditu aurtengoan. Arantzazuko frantziskotarrek erabakita, irailaren 9an meza nagusia soilik egingo da, eta horrenbestez, agintari zibilei ez zaie ohiko harrerarik zein aurreskurik eskainiko. Honez gain, Oñatiko bandak eman ohi duen kontzertua eta oñatiarren oinezko erromesaldia ere bertan behera geratuko dira.

Gehiago irakurri...

Gizarte berrikuntza sozialerako laborategia izango du Arantzazuk

Arantzazuk gizarte berrikuntza sozialerako laborategia izango du udazkenetik aurrera. Elkarlanean oinarrituta, erakunde askoren artean ondutako fruitua da. Arantzazuren etorkizunari buruzko hausnarketa estrategikoa egin ondotik, bi urte dira ideia garatzen hasi zenetik. Pixkanaka-pixkanaka proiektuaren oinarriak ezartzen joan dira, eta barne lanketa emankorra egin eta gero, Arantzazu Gaur Fundazioaren Patronatuak laborategiaren proiektua onetsi du.

Arantzazuk historian zehar erakutsi duen izaera eraldatzaile eta berritzailearekin bat eginik, laborategiak elkarbizitza, lana, trantsizio ekologikoa nahiz ongizatea jorratuko ditu gizartean sor litezkeen beharrizanei erantzuteko helburuarekin. Partaidetzazko prozesuen bidez, proiektuak aipaturiko esparruetan aurrerabideak eskaini nahi ditu etorkizun gizatiarragoa lortzeko asmoz. Laborategia Arantzazuko Gandiaga Topaguneko zentroan kokatuko da.

Gehiago irakurri...

‘Eulate + Ayesta. Arte- eta bizitza-esperientzia bat’ erakusketaren azken bisita gidatua prest

‘Eulate + Ayesta. Arte- eta bizitza-esperientzia bat’ izeneko erakusketa azken txanpan sartu da. D’Museoan, Donostiako Santa Marta Museoan, igandea arte, ekainak 28, ikusgai izango dira Xavier Álvarez de Eulate (Donostia, 1919 – Bermeo, 2012) artista frantziskotarraren eta Juan Ayesta (Beasain, 1960) margolariaren artelanak. Erakusketa gertutik ezagutu nahi duenarentzat, antolakuntzak azken bisita gidatua eskainiko du ostiral honetan bertan (ekainak 26). Arratsaldeko 18:00etan hasita, Juan Ayesta margolariak gidatuko du doako saioa. Bisita gaztelaniaz izango da, eta parte hartzeko aurrez izena ematea komeni da 617256284 telefono-zenbakira deituta edo Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. posta elektronikora idatzita. Bestalde, honako hau da erakusketaren ordutegia: lan egunetan, 10:30etatik 13:30etara eta 16:00etatik 19:00etara; larunbatean, 10:30etatik 13:30etara eta 16:00etatik 18:00etara; eta igandean, aldiz, 16:00etatik 19:00etara.

Abendura arte atzeratuko dira Arantzazuko VI. Kaligrafia Jardunaldiak COVID-19aren gaitza dela eta

Arantzazuko Kaligrafia Jardunaldien antolakuntzak ekimenaren ohiko data atzeratzea erabaki du COVID-19 birusaren hedapenak sorrarazi duen egoera dela eta. Osasun egoerak aukera ematen badu, tailerren VI. ekitaldia, uztailean egitekoa zena, Arantzazuko Gandiaga Topaguneko kultur zentroan izango da abenduaren 11tik 12ra bitartean. Era berean adierazi behar dugu, Kaligrafia Jardunaldien inguruko xehetasunak nahiz izen-ematearen inguruko informazioa irailean ezagutzera emango direla. «Arantzazu Letraz Gunea» proiektuaren baitan kokatzen den ekimenak, Arantzazu Gaur Fundazioak eta UPV/EHUko «LETRAZ» Diseinu Grafikoko eta Tipografiako Ikerketa Taldeak sustatzen dutena, aurreko urteetako lan ildoari eusteaz gain, Arantzazuk kaligrafiarekiko piztu duen interesari ere erantzun nahi dio.

Gehiago irakurri...
FaLang translation system by Faboba

Iragarkiak

Oinarrizko premien, bizikidetzaren eta balioen ikuspegitik abiatuta gure gizarteak, etorkizunean (epe ertain eta luzean) izango dituen erronka nagusiak herritarren inplikazio zuzenetik...

Oinarrizko premien, bizikidetzaren eta balioen ikuspegitik abiatuta, gure gizarteak, etorkizunean (epe ertain eta luzean) izango dituen erronka nagusiak herritarren inplikazio zuzenetik...

Agenda

Al Ar Az Og Or Lr Ig
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
No hay próximos eventos!