berriak

Bederatziurreneko ordutegia

IMGP915512:00 meza

19:30 meza

20:00 errosarioa eta benedikta


Asis Topagunea irekia egongo da bederatziurrenean Arantzazun egon nahi dutenentzako.

Amabirjinaren kamarinaren bisita-ordutegia

IMGP9155Uda osoan zehar ordutegi berezia jarri da Amabirjinaren kamarina bisitatu ahal izateko:

  • goizean 11:30 eta 12:30tan
  • arratsaldean 16:30, 17:30 eta 18:30tan

Musika Hamabostaldia

sorozabalAurten ere, hutsik egin gabe hartuko du Arantzazuk Musika Hamabostaldiaren emanaldia. Abuztuaren 25ean izango da, arratsaldeko 19:00tan. Aurten, Pablo Sorozabal konpositore donostiarra gogoratzeko emanaldia izango da, bere jaiotzaren 125. urteurrena gogoratzeko.

Ganbara eta Easo abesbatzek Sorozabalen errepertorioan arakatu dute eta euskal folklorearen ondarea osatzen duten kantuen aukeraketa bat eskainiko dute Arantzazun. Bi abesbatzez gain, hainbat kolaboratzailek parte hartuko dute abuztuaren 25eko emanaldian, hara nola: María Jaunarena eta Lorea López, sopranoek Luken Munguira, tenorrak, Eider Pérez, narratzaileak, Iñaki Salvador eta David de Oliveira, piano joleek, Zerizan Txistu taldeak Axular Gero Dantza Taldeak eta DAB konpainiak. “Haritza eta ihia. Sorozabali omenaldia” izenburua du kontzertuak eta sarrerak salgai daude www.quincenamusical.eus gunean.

Irakurri gehiago ...

Urbiako katedrala berriz ere zabalik

sorozabal

Bi urteko etenaren ondoren, aurtengo udan, igandetako meza bueltatu da Urbiako ermitara. Aita Lasak eraiki eta bere lagunek gaur arte zaindu duten baselizan, igande eta jai egunetan, 11:30etan, eukaristia ospatuko da uztailean eta abuztuan, ospakizun konpartitua izateko bokazioz.

Irakurri gehiago ...

Auzolana

sorozabal

Arantzazu maitatzeko eta zaintzeko modu asko daude. Bat, oso zehatza, garbiketa lanak egitea da. Hilean behin, boluntario talde bat elkartzen da Arantzazun, basilikaren inguruak garbitzeko eta txukuntzeko: bide bazterrean pilatzen diren plastiko eta zaborrak bildu; hostoak kendu, oinezkoen pasabidetan inork irrist ez egiteko; estolda zuloak libratu, euria datorrenean urak bere bidea topa dezan; belar txarrak erauzi, eta ahal denean, basilika barruko eserlekuak eta lurra garbitu. Urtetan frantziskotarrek beraiek egindako lanak, baina aurrerantzean Arantzazuko fraideek beren gain hartu ezingo dituztenak. Horregatik, Arantzazuko Adiskideen Elkarteak hilero egiten du auzolanerako konbokatoria. Goiz eta arratsaldeko lana izaten da, eta tartean, otordurako gonbita Sindikako jatetxean; baina bakoitzak bere neurrira parte har dezake, sasoiaren eta denbora librearen arabera.

Abuztuaren 6an egin zen azkenengo deialdia eta egun horretakoa da goiko argazkia. Hurrengo hitzordua, abuztuaren 26an izango da, 9:30etan Sindikako tabernan, ohi denez. Parte hartzeko interesa duenak, hortxe dauka hitzordua

OTEIZA Y CHILLIDA EN LA BASÍLICA DE ARANTZAZU: ESPACIO DE ENCUENTRO

MAIATZAK 11 | 19:00
SAN TELMO MUSEOA Ikusi Google Maps-en
Sarrerak: Libre, jarleku guztiak bete arte
Hizkuntza: Gaztelaniaz

Hizlariak: Juan Ignacio Larrea, Miguel Ángel Alonso del Val, Elena Martín
Mod.: Javier González de Durana, erakusketaren komisarioa
Jorge Oteiza eta Eduardo Chillida. Dialogoa 50eko eta 60ko urteetan erakusketa ardatz izanik, bi artistak Arantzazun egindako eskulturak izango ditu hizpide hitzaldi honek. Erakusketa urriaren 2ra arte izango da zabalik.

Ekitaldi aretoan
Hitzaldia zuzenean eskainiko da Youtuben

Arantzazuko liburutegia eta artxiboa egokitzeko, berriro garbiketa lanei ekingo diegu

Hil honetan, berriro helduko diegu garbiketa lanei. Urtarrilean, astero santutegira etortzen ziren boluntarioekin garbiketa programa hasi genuen, liburutegiak behar zituen lanak egiteko. Martxora arte egin dute lan eta lehenengo solairua garbitu genuen; hemen, aldizkako argitalpen gehienak daude. Hilabete horietan, Juan, Ana, Juanjo Aska, Juanjo, Jexux, Pili, Fermin eta Juanrra ibili ziren lanean. Boluntario horiek egindako lan bikaina eta esfortzua eskertu nahi diegu.

Irakurri gehiago ...
FaLang translation system by Faboba

Agenda

al. as. az. og. or. lr. ig.
1
2
3
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
No hay próximos eventos!

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu helburu analitikoetarako eta publizitate pertsonalizatua erakusteko, zure nabigazio-ohituretan oinarrituta (adibidez, bisitatutako orrialdeak). Cookie guztiak onar ditzakezu "onartu" botoia sakatuz edo horiek konfiguratuz edo haien erabilera ukatuz "konfiguratu" botoia sakatuz. Informazio gehiago lor dezakezu edo, ondoren, doikuntzak aldatu gure Cookien politikan.