cc by 4.0 Quincena Musical-Iñigo Ibáñez(Argazkia: cc by 4.0 Quincena Musical-Iñigo Ibáñez)

Abuztuaren 21ean Donostiako Musika Hamabostaldia bueltan izan zen berriro Arantzazun. Oraingoan Alos Quartet izan dugu gurean.

Alos Quartet musika estilo besterenezin baten jabe bihurtu da azken hogeita bost urteotan, merezimendu osoz. Vienar saloia eta herriko plaza, musika klasikoa zein herrikoia elkar komunikatzean datza haien bertuteetako bat.

Kontzertu honetarako espreski, inoiz elkarrekin aritu ez diren eta euskal musikaren belaunaldi ezberdinen adierazgarri diren artistak bildu dituzte (Natxo de Felipe, Gorka Urbizu, Olaia Inziarte, Amorante, Iñar Sastre eta Amaia Elizaran), eurekin berariaz sortutako egitaraua interpretatzeko.

Interpreteak

Alos Quartet
Xabier Zeberio nyckelharpa, biolina eta musika zuzendaritza
Francisco Herrero biolina
Lorena Nuñez biola
Alejandro Saúl biolontxeloa
Iñigo Egia perkusioa
Ivan Alzate baxu elektrikoa

Natxo de Felipe ahotsa
Gorka Urbizu ahotsa
Olaia Inziarte ahotsa
Amorante ahotsa
Iñar Sastre pianoa
Amaia Elizaran dantza

Programa

“Hariz Harri”
Alos Quartet, Oskorri, Amorante, Zeberio, Urbizu eta abarren lanak

FaLang translation system by Faboba

Ohar garrantzitsua

igogailua

Basilikara jaisteko igogailua hondatuta dago, maiatzaren 4an Arantzazun izandako uholdeen eraginez.

Urtebete beharko dugu, gutxienez, igogailu berria martxan jartzeko.

Barkatu eragozpenak.


 

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu helburu analitikoetarako eta publizitate pertsonalizatua erakusteko, zure nabigazio-ohituretan oinarrituta (adibidez, bisitatutako orrialdeak). Cookie guztiak onar ditzakezu "onartu" botoia sakatuz edo horiek konfiguratuz edo haien erabilera ukatuz "konfiguratu" botoia sakatuz. Informazio gehiago lor dezakezu edo, ondoren, doikuntzak aldatu gure Cookien politikan.