Arantzazuk ezkontza sakramentua ospatzeko aukera ematen dizu. Horretarako, Arantzazuko basilika baino leku egokiagorik nekez aukeratuko duzu. Aski duzu horretaz arduratzen den Pello Zabalarekin harremanetan jartzea, telefono honetara deituz: 666694150. Berak jakinaraziko dizu ezkontza sakramentua ospatzeko zer den egin behar duzun guztia: zer irakurgai, zer paper bete etabar. Ezkontza egoki ospatzeko behar dituzun baliabide guztiak dauzkazu hemen: apaiza (zeuk ekartzen ez baduzu), kantaria, organista, berogailua, lorak...

Harremanetarako fraidea, Pello Zabala.

Telefonoa: 943780951 edo 666694150.

Arantzazuk ospakizun zaindu eta herrikoiak eskaintzen dizkizu. Horien artean, igandeko Meza Nagusia. Zalantzarik gabe, igandeko ordu horretan hartzen du Arantzazuko elizak bere distira ederrena. Herria bera kantari dela, koruak lagundurik, sinesmen sakona arnasten da. 

Igandetan:

- 12.00 - MEZA NAGUSIA
 

Astegunetan

- 12.00

 
FaLang translation system by Faboba

Iragarkiak

Agenda

al. as. az. og. or. lr. ig.
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
No hay próximos eventos!