berriak

Asis Topagunea

Euskalduna Jauregia 4, 5, 6, 7 Septiembre 2018 / 20:00

Gizaki bikain eta bakearen eta maitasunaren sinbolo den Asisko Frantziskori buruzko musikal ederra. Senidetasun unibertsal baten utopia erabateko umiltasunez, zoriontasunez, samurtasunez eta kemenez bizitzen ausartu zen.

José Luis Morenok sortutako ikuskizun magikoak Euskaldunan izango du Europako estreinaldia. Denbora-lerro paralelo bi daude saioan. Bata, gaur egun gertatzen dena; ama batek, muturreko egoera bat tarteko, uste sendoak probatu, eta zalantzan jarriko ditu bere balioak eta fedea. Besteak, berriz, Asisko santuaren jaiotzan eta barne bilaketaren ibilbidean jartzen du arreta. Bi istorioak gurutzatu egiten dira, eta esperantza-izpi bat pizten dute.

“Franciscus” produkzio handia da, 40 artistatik gora aritzen baitira oholtzan, baliabide tekniko nabarmenekin eta efektu liluragarriekin. Musika, zinema, antzerkia, dantza eta poesia uztartzen ditu, eta akrobazien munduari keinu ikusgarriak egiten dizkio… Arte guztiak harmoniaz bat eginda, giza espirituaren onena suspertzen eta indartzen duen mezua transmititzeko.

FaLang translation system by Faboba