berriak

Asis Topagunea

CARITAS GIPUZKOAren ‘Aparkatu zure axolagabetasuna: begirada bat gizarte bazterkeriari’ erakusketa, Arantzazun.

Donostian, Bergaran, Irunen, Azpeitian, Errenterian, Trintxerpen eta Deban barrena ibilia ostean, Arantzazuko santutegira heldu da erakusketa.

Noiztik nora? Uztailaren 31tik abuztuaren 19ra.

Hurbildu zaitez!

Begirada bat gizarte bazterkeriari.

Gizarte modernoa gaixotasun zaharrak pairatzen ari da, guztiok harrapa gaitzaketen ajeak.

Frustrazioa, zaurgarritasuna, bakardadea eta pareko gaitzak erruz agertzen dira gure eguneroko bizitzan.

Pobreziak aurpegi ugari ditu, eta pertsona asko ari da gizarte-bazterkeria sufritzen.

Hala ere, badut berri on bat zuretzat. Gaur egun badira gaixotasun horiei aurre egiteko botika eraginkorrak: Ez ezazu beste alderdi batera begiratu.

Gera zaitez, begiratu zure inguruneari eta egizu zerbait.

Landu zure giza garapena: egin harrera, enpatizatu…

Erakutsi hor zaudela.

FaLang translation system by Faboba