berriak

Asis Topagunea

Joan den urriaren 26an  "Asisko Espiritua" ospatu zen Arantzazun. Juan Pablo IIa munduko beste buru erlijiosoekin elkartu zen 1986aren urriko azken larunbatean Asisen eta harrez gero, Arantzazun, Asisko espiritua gogoratzen da urtero, urriko azken larunbatean.

Aurtengo ospakizunak, bestalde, bazuen izaera berezi bat. Izan ere, Asisko Frantzisko eta Egiptoko sultana zen Malik el Kamil-en arteko topaketaren 800. urteurrena da aurten. Gertakari horrek Asisko Frantziskorengan eragin handia izan zuen, eta desberdinarekiko hurbilpen-metodologia berri baten aurrean jartzen gaitu.

 

Santiago Agrelo Mons., Tangerreko artzapezpiku emeritoaren hitzaldiarekin hasi zen jardunaldia, Gandiaga Topaguneko Oteiza aretoan, 200 pertsona baino gehiagok arreta osoz entzun zuten hitzaldia eta baita ondoren, Omar, Azkoitikotik Imanaren azalpena ere. 3 urte behar izan zituen Ghanatik, bere jaioterritik, guganaino iristeko eta bidean pasatako sufrimentu eta zailtasunez aritu zen.

Eguerdian, otoitzaldia gidatu zuten elkarrekin, Agrelo Monsiñoreak eta Omar Imanak, otoitz kristau-musulmana, testu eta kantuz hornitua. Amaieran, bien arteko besarkada estu eta sentitua, duela 800 urte Asisko Frantziskok hasitako bidearen ikur eta etorkizunerako itxaropen.

Otoitzaren ostean, otordua, gehienek Hospederia hotelean eta Gernikako taldeak, Asis Topagunean.

FaLang translation system by Faboba