Abenduaren 5etik 8ra Durangoko Azoka euskaldunen eta kultur-zaleen arteko topaleku bihurtuko da. Urtero bezala, Arantzazuko Edizio Frantziskotarrak luzatu zaion gonbitea hartu du, eta aurten ere bertan izango da.
Gure sal-lekua Barrenkale 16an dago, eta bertan ez da falta izango Arantzazuko 2020 egutegia. 74 urte Euskal Herriko etxeetara iristen! Aurten Oteitzaren apostoluak jasotzen dituen orma-egutegi eder bat ere salgai daukagu.
Horretaz eta betiko liburuetaz gain, aurten hainbat berrikuntza interesgarri ditugu eskaintzeko:
Arantzazu, harriz herri: Nabarraldek eginiko dokumental zoragarria. Euskeraz dago egina, eta azpi-tituluak gazteleraz ditu.
Arantzazu dut Kantagai bilduma: Paulo Agirrebaltzategi frantziskotarrak eginiko lan ikaragarri bezain interesgarria, Arantzazu kantagai duten baladak, koplak, olerkiak, abesti-testu eta bertsoak jasotzeko, hamar tomotan.
Oteiza Arantzazun /Oteiza en Arantzazu: Ekainaren 19a eta urriaren 27a bitartean egindako Oteiza eta eta Arantzazuko estatutaria 1950-1969 proiektuaren baitan argitaratutako lan elebiduna.