berriak

Asis Topagunea

XX. mende erdialdeko arkitektura modernoaren sinbolo esanguratsua den Arantzazuko Basilikaren egile Francisco Javier Sáenz de Oíza eta Luis Laorga arkitektoen ibilbide profesionala aintzat hartzea eta aurten 60. urteurrena betetzen duen eraikinari omenaldia egitea da datorren irailaren 12an, larunbata, Arantzazuko frantziskotarrek, Arantzazuko Adiskideak elkarteak eta Arantzazu Gaur Fundazioak antolatu duten oroitzapen-jardunaldiaren xede nagusia.

Irailaren 12ko jardunaldiko programa osoa honakoa izango da:

·10.30ean. Gandiaga Topagunean, mahai-inguruan hartuko dute parte Rafael Moneo Pritzker Sariak, Javier Sáenz Guerrak eta Enrique Arenasek Sáenz de Oízaren eta Laorgaren alderdi pertsonalari eta profesionalari buruz jarduteko. (Rafael Moneo Sáenz de Oízaren estudioan hasi zen lanean arkitektura-ikasketak egiten ari zela. Eta Sáenz Guerra eta Arenas arkitektoak dira, eta Sáenz de Oízaren eta Laorgaren semea eta biloba, hurrenez hurren).

·12.30ean. Basilikan, Nafarroako Arkitektura Eskolako zuzendari Miguel Ángel Alonso arkitektoak eraikinaren irakurketa egingo du, Xabier Lizaso piano-jotzailearen emanaldi laburrak lagundua.

Oroitzapeneko eta omenaldiko jaialdi hau prestatzeaz eta antolatzeaz gain, Arantzazuk indarrak eta baliabideak batu ditu Saénz de Oízari eta Laorgari gorazarre egitera bideratutako beste zenbait ekintza aurrera eramateko. Alde batetik, egun horretarako “Xavier Álvarez de Eulate” pintura-lehiaketaren III. ekitaldia antolatu dugu, eta Arantzazu aldizkariak arkitektoei eskainitako ale monografikoa editatu du.

Arantzazuko frantziskotarrek, Arantzazuko Adiskideak elkarteak eta Arantzazu Gaur Fundazioak datorren irailaren 12an Arantzazura etortzeko gonbita zabaldu nahi dio publikoari, Arantzazuz gozatu dezan, eta, bereziki, Sáenz de Oízari eta Laorgari, beren Basilikaren 60. urteurrenean, egingo zaien omenaldi hunkigarriaz. Oroitzapen-jardunaldian izan nahi duten lagunek etorriko direla baieztatu beharko dute 943-716575 edo 943-251009 telefonoetara deituz edota Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbide elektronikora idatziz.

 
 
Andre Mariaren Bederratziurrena gainean dugu. PDF honetan, Bederatziurreneko Meza-testu guztiak eskaintzen ditugu. Arantzazuko Andre Mariaren bederatziurrena egiten dutenentzat lagungarri izatea da gure asmoa eta gogoa.

 

 

Pazko-hirugarrena


Apirilak 2: Ostegun Santua
17:30 – Jaunaren azken afariko Meza


Apirilak 3: Ostiral Santua
11:00 - Irakurgaien ordua
17:30 - JAUNAREN NEKALDIAREN OSPAKIZUNA
20:00 - Gurutze-bidea


Apirilak 4: Larunbat Santua
11:00 - Irakurgaien ordua
21:30 - PAZKO GAUBEILA


Apirilak 5: Pazko Igandea
10:00 - Meza
11:00 - Penitentzi ospakizuna elkartean
12:00 - PAZKOKO MEZA NAGUSIA
13:30 - Misa


2015ean ere, eta beti bezala Erramu Igan­de­aren bezperan, Donostiako Elizbarru­tia oi­nez igoko da Arantzazuko gainera. Beste behin ur­teroko ibilaldiak Gipuzkoako kristauon agerraldi apal bezain adierazgarria izan nahi du.

Aurtengo Ibilaldiak gaia «Errukiarena» izango du eta Aita Santu Frantziskok Evangelii Gaudium aholku-idazkian eta Euskal Herriko Gotzainek Garizumako gutunean esandakoen inguruan garatuko da.

Aurtengo ikurritza edo lema ere horretara biltzen da, noski. Euskaraz errukirako deia ja­sotzen da: «Eman hitza errukiari». Eta gaztelerazkoak berriz, errukiaren esparrua erakusten du: «Misericordia sin límites».

Ibilaldiaren data martxoaren 28a da. Ibi­lal­diaren dinamika, beti bezalakoa izango da. Goi­zean herri bakoitzak bere ordutegia edukiko du autobuserako, Oñatira 9:00ak inguruan iristeko. Beti bezala 9:30etan puntuan abiatuko da oinezko martxa. Dena ondo, 12:00ak in­guruan Arantzazuko elizan azken otoitzaldiari e­mango genioke hasiera, 12:30ak aldera a­mai­­tzeko. Hamabost minutuko atsedenaldia eta 12:45rako autobusetan etxerako bidean.

Ize­nak eman eta autobuserako txartela lortzeko, bakoitzak bere parrokiara joan behar du edo herri bakoitzean horretarako seinalatuta dauden lekuetara. Eta, inportantea!, izena eman eta txartela jasotzeko azken epea mar­-txoaren 26-ko goiza da, ostegun goiza

FaLang translation system by Faboba