berriak

COVID-19 gaitzaren hedapenak eragindako egoera aintzat hartuta, Arantzazuko Ama Birjinaren jaieguneko egitarauak zenbait aldaketa izango ditu aurtengoan. Arantzazuko frantziskotarrek erabakita, irailaren 9an meza nagusia soilik egingo da, eta horrenbestez, agintari zibilei ez zaie ohiko harrerarik zein aurreskurik eskainiko. Honez gain, Oñatiko bandak eman ohi duen kontzertua eta oñatiarren oinezko erromesaldia ere bertan behera geratuko dira.

“Frantziskotarrok Ama Birjinaren eguna aurreko urteetan bezala ez ospatzea erabaki dugu, izan ere, COVID-19a dela-eta, kutsatzeko arriskua murriztu nahi dugu”, adierazi du Juan Ignacio Larreak, Arantzazuko Santutegiko Goardianoak. Beraz, aurten soilik meza nagusia egingo da, basilikaren edukiera mugatuta. Hori dela eta, bertaratu nahi duenak gonbidapena jaso beharko du Arantzazuko oroigarrien dendan edota Oñatiko Txokolateixian. Pertsona bakoitzak, gehienez, bi txartel har ditzake, eta elizara sartzeko ezinbestekoa izango da gonbidapena aurkeztea.

Irailaren 9ko elizkizuna, Segura Irratiak zuzenean eskainiko duena, eguerdiko 12etan hasiko da, baina sarrera nagusiko ateak ordubete lehenago (11:00etan) irekiko dira, besteak beste, jende pilaketarik gerta ez dadin. Orobat, mugikortasun murriztua dutenek dorre handiko sarrera erabili ahal izango dute basilikara sartzeko. Ama Birjinaren egunari begira, garaiz iristea gomendatzen da, azken unera arte itxaron gabe. Halaber, musukoaren erabilera derrigorrezkoa izango da, eta baita eskuak gel hidroalkolikoz garbitzea ere.

70 urte Basilikaren lehen harria jarri zutenetik

COVID-19aren gaitzak sorrarazi duen egoerak eraginda, aurtengo ospakizuna xumea izango da, Arantzazuko historian erabakigarria izan zen une baten urtemugarekin bat egiten duen arren. Izan ere, irailaren 9an, Arantzazuko Ama Birjinaren egunean, 70 urte beteko dira Arantzazuko Basilika berriaren (1950-1955) lehen harria jarri zutenetik. Francisco Javier Sáenz de Oíza eta Luis Laorga arkitektoek diseinatuta, XX. mendeko arte erlijiosoak izandako berrikuntzaren ikur bilakatu da tenplua. Urteurren horren harira, Espainiako Itsuen Erakundeak (ONCE) Arantzazuko Basilikari eskainiko dio irailaren 9ko kupoia.

FaLang translation system by Faboba

Datozen ekintzak

Horixe da Arantzazu: “bila dabiltzan pertsonentzako lekua”, eta honakoa gure eskaintza:

26
api.
Asis Topagunea
Una propuesta sencilla, de fin de semana, en silencio.

11
mai.
(Manex Beristain Agirre)

12
mai.
HAURRENTZAKO ARTE-LANTEGIA / TALLER ARTÍSTICO PARA NIÑ@S

17
mai.
Asis Topagunea
Una propuesta sencilla, de fin de semana, en silencio.

17
mai.
Asis Topagunea
Una propuesta sencilla, de fin de semana, en silencio.

17
mai.
Asis Topagunea
Dirige: Izaskun Andonegi

Arantzazu birtuala

arantzazu360

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu helburu analitikoetarako eta publizitate pertsonalizatua erakusteko, zure nabigazio-ohituretan oinarrituta (adibidez, bisitatutako orrialdeak). Cookie guztiak onar ditzakezu "onartu" botoia sakatuz edo horiek konfiguratuz edo haien erabilera ukatuz "konfiguratu" botoia sakatuz. Informazio gehiago lor dezakezu edo, ondoren, doikuntzak aldatu gure Cookien politikan.