berriak

Arantzazulab, Arantzazuko Gizarte Berrikuntza Laborategia, da Arantzazu Gaur Fundazioaren jarduera nagusia. 2008. urtean sortu zen Fundazioa, eta egun Arantzazuko Frantziskotar Probintziak, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Oñatiko Udalak, Mondragon korporazioak eta Kutxa Fundazioak osatzen dute. Bere funtziorik garrantzitsuena da Arantzazu sustatu eta biziberritzeko prozesuak bultzatzea, kudeatzea eta koordinatzea, beti ere, Santutegiaren identitate historikoa nahiz frantziskotartasunaren printzipioak aintzat hartuta. Arestian aipatu bezala, laborategia bihurtu da Fundazioaren ardatz, eta bestelako ekinbideak bertan txertatzen dira (Arantzazuko Ondarearen sustapena eta dinamizazioa, Gandiaga Topaguneko Batzar Zentroaren kudeaketa zein ustiapena, etab.). Hemen topa ditzakezu Arantzazulaben inguruko xehetasun guztiak: www.arantzazulab.eus.

Ikuspegi orokorra

Frantziskotarrek zaindu dute Arantzazu azkeneko 500 urte hauetan. Arantzazu Aizkorri-Aratz Parke Naturalean dago, Euskal Herriaren bihotzean, Gipuzkoako Oñati herrian. Ezinbesteko erreferentzia dute Arantzazu herritar fededunek eta erromesek, euskal arimaren eta Euskal Herriko historiaren zati garrantzizkoa baita. Euskal kultura eta hizkuntza, natura, apaltasuna eta gizakiarenganako errespetu erabatekoa izan ditu beti ezaugarri Arantzazuk.

Ingurune natural apartekoan dago Arantzazu, frantziskotar izaeraren printzipioak oinarri dituela, eta garai bakoitzak dakartzan aldaketa sozial eta kulturaletara etengabe egokitzen, nortasunari eutsiz betiere. Horrenbestez, erlijioa ez ezik, kultura, artea, natura, etika, elkarrizketa eta bakea ere osagai ezinbestekoak ditu Arantzazuk. Horregatik, sormen artistikoaren eta kulturalaren iturri izan da Arantzazu zenbait garaitan, eta gizartera hausnarketa eta printzipioak hedatzen jardun da.

Arantzazu sustatzeko, berritzeko eta bultzatzeko eratu zen 2008an Arantzazu Gaur Fundazioa; hots, guztion ondare dugun humanismo-iturri hau zaintzeko. Lau arrazoi hauengatik sortu genuen Fundazioa.

  • Arantzazu bihotzean daramagulako

Bost mendeko historiaren lekukotasun errotua dugu Arantzazu, gure herriaren bihotzean eta gure aurrekoen gogoan trinko itsatsia. Baina ez da iraganak utzitako arrasto hutsa; bizirik dago, mugitu egiten da. Historia bizia dugu Arantzazu, gaur egungoa, eta hortxe daukagu, gozatzeko, gerora ere hor irauteko asmoz. Sustatzen dituen balioekin bat egitera dei egiten digu.

  • Arantzazuk zirrara eragiten digulako

Arantzazun ez da hitzik behar: begiratu, entzun, sentitu, paseatu, Oteizaren apostoluak behatu, Basilikara jaitsi, absidera igo, Kripta edo Misterioaren eraikina bisitatu..., hori guztia egin de- zakegu bihotza zabaltzen.

  • Arantzazu erreferentzia delako

Arantzazu elkarrizketa da, elkartasuna, natura, musika, literatura, artea, kultura, bizikidetza, etika, bakea, espiritualtasuna... Balio materialistei eta indibidualistei lehentasuna ematen dien gizarte honetan, humanismo-iturri dugu Arantzazu, erreferentziarik gabe geratzen garenerako erreferentzia.

  • Arantzazuk esperientzia duelako

Gizarteko arazoek, naturak, kulturak, humanismoak, bakeak, espiritualtasunak, fedeak..., giza- kia arduratzen duen orok du lekua Arantzazun. Gugandik harago egin dezakegula gogoratzen digu Arantzazuk bilatzeko aukera eskaintzen digu, betiere ikuspegi-aniztasuna errespetatuz.

FaLang translation system by Faboba

Datozen ekintzak

Horixe da Arantzazu: “bila dabiltzan pertsonentzako lekua”, eta honakoa gure eskaintza:

26
api.
Asis Topagunea
Una propuesta sencilla, de fin de semana, en silencio.

11
mai.
(Manex Beristain Agirre)

17
mai.
Asis Topagunea
Una propuesta sencilla, de fin de semana, en silencio.

17
mai.
Asis Topagunea
Una propuesta sencilla, de fin de semana, en silencio.

17
mai.
Asis Topagunea
Dirige: Izaskun Andonegi

Arantzazu birtuala

arantzazu360

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu helburu analitikoetarako eta publizitate pertsonalizatua erakusteko, zure nabigazio-ohituretan oinarrituta (adibidez, bisitatutako orrialdeak). Cookie guztiak onar ditzakezu "onartu" botoia sakatuz edo horiek konfiguratuz edo haien erabilera ukatuz "konfiguratu" botoia sakatuz. Informazio gehiago lor dezakezu edo, ondoren, doikuntzak aldatu gure Cookien politikan.