Arantzazuko Basilikako beirateen egileari, Xavier Álvarez de Eulateri, bere ibilbide artistikoa eta egindako lana omentzea izango da datorren irailaren 15ean, larunbatean, pintura-lehiaketaren xede nagusia. Antolatzaileek, Arantzazuko Adiskideak elkarteak eta Arantzazu Gaur Fundazioak, aurten seigarrengoz antolatu dute ekimen hau.

“Xavier Álvarez de Eulate” pintura-lehiaketako VI. ekitaldian nahi duen orok parte har dezake, hiru kategoria hauetako batean: helduena (16 urtetik gorakoena), gaztetxoena (12 eta 16 urte bitartekoena) eta haurrena (11 urte artekoena). Lehiakideek Arantzazuko Santutegiko edozein zoko, paisaia edo monumentu margotu ahal izango dute, eta teknika librean; baldintza, lan bakarra aurkeztea.

Zigilatzea eta izen-ematea, goizeko 10.00etatik 12.00etara, Arantzazuko Gandiaga Topagunea kultur zentroan egingo dira. Eta obrak, arratsaldean, 16.00etatik 17.00etara entregatu beharko dira aipatutako leku berean, inolako sinadurarik gabe. Arte-munduko profesionalek osatutako epaimahaiak erabakiko du nortzuk izango diren irabazleak. Helduen kategoriako lehen saridunak, 1.500€ eta diploma irabaziko ditu; bigarrenak, 750€ eta diploma; eta hirugarrenak, 400€ eta diploma. Gaztetxoen eta haurren kategorietako lehen eta bigarren irabazleek, pintura-material sorta bana eskuratuko dute.

Pintura-lehiaketan saritutako koadroekin eta lehiaketara aurkeztutako besteekin erakusketa antolatuko da Gandiaga Topagunean bertan urriaren 20tik azaroaren 11ra bitartean. Erakusketa ikusgai izango da asteburuetan eta jai-egunetan, 11.00etatik 14.00etara, eta sarrera doakoa izango da.
Izena aurretik eman nahi dutenek, Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. posta elektronikora idatz dezakete edota 943-716575 telefono-zenbakira deitu.

FaLang translation system by Faboba