Aurten ere, hutsik egin gabe hartuko du Arantzazuk Musika Hamabostaldiaren emanaldia. Abuztuaren 25ean izango da, arratsaldeko 19:00tan. Aurten, Pablo Sorozabal konpositore donostiarra gogoratzeko emanaldia izango da, bere jaiotzaren 125. urteurrena gogoratzeko.
Ganbara eta Easo abesbatzek Sorozabalen errepertorioan arakatu dute eta euskal folklorearen ondarea osatzen duten kantuen aukeraketa bat eskainiko dute Arantzazun. Bi abesbatzez gain, hainbat kolaboratzailek parte hartuko dute abuztuaren 25eko emanaldian, hara nola: María Jaunarena eta Lorea López, sopranoek Luken Munguira, tenorrak, Eider Pérez, narratzaileak, Iñaki Salvador eta David de Oliveira, piano joleek, Zerizan Txistu taldeak Axular Gero Dantza Taldeak eta DAB konpainiak. “Haritza eta ihia. Sorozabali omenaldia” izenburua du kontzertuak eta sarrerak salgai daude www.quincenamusical.eus gunean.
Pablo Sorozabal konpositore donostiarra izan zen, zalantzarik gabe, XX. mendeko musika sinfonikoko eta lirikoko konpositorerik nabarmenenetako bat. Espainiar genero lirikoari ekarpen erabakigarria egin zion, batez ere zarzuelaren esparruan. Bere jaiotzaren 125. urteurrena betetzen den honetan Ganbara eta Easo abesbatzek bere errepertoriorik euskaldunena miatuko dute, euskal folklorearen ondarea osatzen duten kantuen aukeraketa batekin.
Interpreteak
Easo Abesbatza Mistoa (Gorka Miranda, zuzendaria)
Oñatiko Ganbara Abesbatza (Aitor Biain, zuzendaria)
María Jaunarena, Lorea López, sopranoak
Luken Munguira, tenorra
Eider Pérez, narratzailea
Iñaki Salvador, David de Oliveira, pianoak
Zerizan Txistu taldea
Axular Gero Dantza Taldea
DAB konpainia
Programa
“Haritza eta ihia. Sorozabali omenaldia”
Pablo Sorozabal (1897-1988)
The odoro, one step OP. 1
Zazpi lieder
Ametsetan
Lotoren lorak
Ez dot ziñesten
Me caso en la mar salada
Zortzi kantu 2 ahotsetara
Bihotz bat
Urrundik
Ba al dakizu Maite?
Penak
Sagar dantza
Euskal Herria (Ay tierra vasca)
Maite
Ara nun dira
Baratzeko pikuak
Baserritarra
Gabiltzan kalez kale
Bigarren kalez kale