VII. PINTURA-LEHIAKETA XAVIER ÁLVAREZ DE EULATE

Fundazioa-Adiskideak
Fecha: 2019-09-14 10:00 - 17:00

Parte hartzeko arauak

  1. Nahi duen guztiak izango du parte hartzeko aukera, honako kategorietan:
    • Helduen kategoria: 6 urtetik gorakoak
    • Gazteen kategoria: 16 urte artekoak
    • Haurren kategoria: 11 urte artekoak
  2. Lehiakide bakoitzak Arantzazuko Santutegiko (Oñati) edozein zoko, paisaia edo monumentu margotu ahal izango du, eta lan bakarra aurkeztu ahal izango du lehiaketara. Edizio honetan, Jorge Oteizaren eskultura-lana basilikako fatxadan instalatu zuteneko 50. urteurrena dela-eta, sari berezia izango da Arantzazuko Jorge Oteizaren estatuaria egokien irudikatzen duen parte-hartzailearentzat.
  3. Aurkezten den lanak originala izan behar du eta edozein teknika erabil daiteke.
  4. Mihisearen neurria: euskarriaren neurria norberak aukera dezake, kategoria guztietan. Euskarriak aurrez manipulatu gabea izan behar du eta erabat zuri egon.
  5. Lehiaketa 2019ko irailaren 14an, larunbatez, izango da, 10.00etatik 17.00etara.
  6. Zigilatzea eta izen-ematea Gandiaga Topagunea kultur zentroan egingo dira, 10.00etatik 12.00etara. Lehiakideak berak aukeratuko du kokalekua. Eguraldi txarra bada, anto-latzaileek leku estalia eta itxia eskainiko dute partehartzai- leek beren lana burutu ahal dezaten.
  7. Egilearen sinadurarik gabe entregatuko dira lanak Gan- diaga Topagunea kultur zentroan, 16.00etatik 17.00etara. Ondoren, epaimahaiak eztabaidatu eta erabakia ezagu- tzera emango du. Sari-banaketa egitean, egileek saritutako lanak sinatu beharko dituzte.

Epaimahaia eta sariak

  1. Espresuki izendatutako epaimahaiak erabakiko ditu sariak, eta horiek banatu gabe uzteko eskubidea izango du.
  2. Epaimahaiaren erabakia apelaezina izango da.
  3. Saritutako lanak antolatzaileen jabetzako bihurtuko dira, eta haiena izango da lanei kokalekua emateko eskubidea.
    Honako sariak banatuko dira:
    • Helduen kategorian
      • Lehen saria: 1.500€ eta diploma
      • “Oteiza eta Arantzazuko estatuaria” sari berezia: 1.500€ eta diploma
      • Bigarren saria: 750€ eta diploma
      • Hirugarren saria: 400€ eta diploma
    • Gazteen kategorian
      • Lehen saria: Pintura-material sorta
      • Bigarren saria: Pintura-material sorta
    • Haurren kategorian
      • Lehen saria: Pintura-material sorta
      • Bigarren saria: Pintura-material sorta
    • Sarien kopurua, indarrean dagoen legearen arabera, PFEZ-ren atxikipenari lotua egongo da.
  4. Saritutako lanek eta epaimahaiak aukeratutakoek Gandiaga Topagunea kultur zentroan erakusketa osatuko dute, urriaren 26an hasi eta azaroaren 10era. Asteburuetan eta jaiegunetan, 11.00etatik 14.00etara izango da ikusgai. Sarituak ez diren lanak jasotzeko epea hilabetekoa izango da erakusketa bukatuz geroztik. Epea igarota, antolatzai- leen jabetzako bihurtuko dira eta egileek ez dute inolako erreklamaziorik egiteko eskubiderik izango.
  5. Lehiaketan parte hartzeak arau hauek onartzea eska- tzen du. Ez dira onartuko arauok betetzen ez dituzten lanak.

Informazio gehiago izateko edo izena emateko: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. posta elektronikora idatzi zein 943-716575 telefono-zenbakira deitu

 

 

 

Data guztiak


  • 2019-09-14 10:00 - 17:00
FaLang translation system by Faboba

Agenda

Al Ar Az Og Or Lr Ig
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
No hay próximos eventos!