Ordutegia
Arantzazuk ospakizun zaindu eta herrikoiak eskaintzen dizkizu. Horien artean, igandeko Meza Nagusia. Zalantzarik gabe, igandeko ordu horretan hartzen du Arantzazuko elizak bere distira ederrena. Herria bera kantari dela, koruak lagundurik, sinesmen sakona arnasten da. Aitortza sakramentua ere nabarmentzekoa da. Igandero ospatzen dugu, Meza Nagusiaren aurretik (11:00etan). Une hau ere benetan sakona eta ederra izaten da Arantzazun.
Erromesen orduak
- 11.00 – Penitentziaren elkarteko ospakizuna
- 12.00 - MEZA NAGUSIA
- 14.00 - Anaiarteko bazkaria Ostatuan
- 17.00 - Andre Mariari agur-otoitza
Eukaristiaren Ospakizuna
Igandetan:
- 10.00: euskaraz
- 12.00 - MEZA NAGUSIA
- 13.30 - Gazteleraz
Larunbat eta jai-bezperetan
- 19.30etan
Astegunetan
- 12.00
Beste ospakizunak
Igande eta jaietan:
- 11.00 - Penitentziaren elkarteko ospakizuna
- 17.00 - Mariari agur-otoitza (Uda partean)
Aitortza bakarka
- Eukaristia baino 15 minutu lehenago.
- Sakristian eskatuz, edozein ordutan.
Ezkontzak
Arantzazuk ezkontza sakramentua ospatzeko aukera ematen dizu. Horretarako, Arantzazuko basilika baino leku egokiagorik nekez aukeratuko duzu. Aski duzu horretaz arduratzen den Pello Zabalarekin harremanetan jartzea, telefono honetara deituz: 666694150. Berak jakinaraziko dizu ezkontza sakramentua ospatzeko zer den egin behar duzun guztia: zer irakurgai, zer paper bete etabar. Ezkontza egoki ospatzeko behar dituzun baliabide guztiak dauzkazu hemen: apaiza (zeuk ekartzen ez baduzu), kantaria, organista, berogailua, lorak...
Harremanetarako fraidea, Pello Zabala.
Telefonoa: 943780951 edo 666694150.