Fundazioa

Oskarbi Taldeak kantaldi berezia eskainiko du Arantzazun Jorge Oteiza eta Bitoriano Gandiaga gogoratzeko xedez. Eskultorearen ibilbide artistikoa omentzeko ere baliatuko du hitzordua talde gipuzkoarrak. ‘Oteizaren hutsunetik, Gandiagaren hitzetara’ izenburupean, doako kontzertua urriaren 12an (18:00etan) izango da Gandiaga Topaguneko areto nagusian. Kantu emanaldiak Orioko eskultoreak duela 50 urte bukatu zuen proiektu eskultorikoaren mende erdiko ospakizun programarekin bat egingo du. ‘Oteiza eta Arantzazuko estatuaria, 1950-1969’ izenburupean garatzen ari den egitaraua, Jorge Oteiza Fundazio Museoak, Arantzazu Gaur Fundazioak eta Arantzazuko Frantziskotarrek prestatu dute.

1966. urtean sortua, Oskarbi ‘Ez Dok Amairu’ mugimenduko kide izandako taldea da. Datorren hilean 53 urte beteko ditu, batetik, aintzinako euskal kantu herrikoiak biltzen, egokitzen eta zabaltzen; eta bestetik, kantu berriak sortzen Oskarbiren faktorian. Ehunka emanaldi eskaini ditu urte hauetan guztietan. Arantzazun, hain zuzen, Bitoriano Gandiaga zenaren omenezko mezan parte hartu zuen talde pasaitarrak. Erabateko kontzertu izaera duen ekitaldirik, ordea, ez du inoiz Arantzazun egin. Gandiaga Topagunekoa, beraz, lehen aldia izango da. Baina Arantzazurekin edukitako zeharkako harremana, nolabait, biribiltzeko asmoa ere badu emanaldiak. Izan ere, Santutegiko historian, zein Arantzazuko Frantziskotarren Probintzian, garrantzi handia izan duten Bitoriano Gandiaga frantziskotarraren eta Jorge Oteizaren eragina izan baitu taldeak. Kontzertua euskara hutsean izango da eta sarrera doakoa izango da. Baina leku mugatuak daudenez, etorriko direnen baieztapena eskatzen dizuegu. Izen-ematea 943 71 65 75 telefono zenbakira deituz egin daiteke, edo Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. posta elektronikora mezua idatziz.

Kontzertua: ‘Oteizaren hutsunetik, Gandiagaren hitzetara’
Oskarbi Taldea

Ahotsak: Maite Aizkorreta, Beronik Ondikola, Bakartxo Maritxalar, Joselu Treku, Iñaki Maritxalar y Carlos Ruiz.

Musika-tresnak:

Gitarra: Iñaki Maritxalar, Akordeoia: Carlos Ruiz, Teklatua: Joana Ortega, Txirula: Gontzal Iñarra, Biolina: Maite Lopez de Arbina.

Egitaraua:

1) Sarrera

-TREBIÑUN DANTZAN. Musika: Carlos Ruiz / Oskarbi. 2019
-KANTU KANTA KANTORE. Hitzak: Joxelu Treku. Musika: Buhaminak / Oskarbi. 2017
-TRINIDADEAK. Hitzak: Herrikoia. Musika: Herrikoia (Sakana) / Oskarbi. 1972 / 2018

2) Oteiza

-HIRU GAUEAN. Hitzak: Jorge Oteiza. Musika: Luis Romero / Oskarbi. 1970 / 2016
-ESKUTARI. Hitzak: Fernando Artola (Bordari). Musika: Luis Romero/ Oskarbi. 1972 / 2003
-ANDROKANTO. Hitzak: Luis Romero. Musika: Luis Romero / Oskarbi. 1975 / 2003

3) Gandiaga

-HITZ URRI BATZUK. Hitzak: Bitoriano Gandiaga. Musika: Luis Romero / Oskarbi. 1975 / 2004
-KUKUAK UMEAK. Hitzak: Gandiaga / Herrikoia. Musika: Iñaki Maritxalar / Oskarbi. 2012
-EZ DAKIT ZERGATIK. Hitzak: Bitoriano Gandiaga. Musika: Luis Romero / Oskarbi. 2004
-BAI BAI BAINA GERO EZ. Hitzak. B. Gandiaga. Musika: L. Romero / Oskarbi. 1972 / 2016

4) Bukaera

-MARIÑELA. Hitzak. J. Kamusarri. Musika: Iñaki Maritxalar / Oskarbi. 2016
-XIRIMIRI. Hitzak: Joxelu Treku. Musika:Iñaki Maritxalar / Oskarbi. 2012
-ZAZPI URTE. Hitzak: Herrikoia / Joxelu Treku. Musika: Herrikoia / Oskarbi. 2016
-MENDIRA NAIZ. Hitzak: Joxelu Treku. Musika: Iñaki Maritxalar / Oskarbi. 2016

FaLang translation system by Faboba