Fundazioa

D’Museoak eta Arantzazu Gaur Fundazioak elkarlanean antolatuta, ikusgai dago jada ‘Eulate + Ayesta. Arte- eta bizitza-esperientzia bat’ izeneko erakusketa D’Museoan, Donostiako Santa Marta Museoan. Inauguratu berri den proiektuak gogora ekarri nahi ditu Xavier Álvarez de Eulate (Donostia, 1919 – Bermeo, 2012) artista frantziskotarra eta Juan Ayesta (Beasain, 1960) margolaria. Biek ala biek giza harreman eta artistiko estua izan zuten. Horren isla da bien lanekin osaturiko bilduma. Artelanak apirilaren 19a arte ikus daitezke D’Museoan.

Erakusketaren aurkezpen ekitaldian Juan Ayesta margolariak, Edorta Kortadik, D’Museoko zuzendaria eta erakusketaren komisarioa, eta Juan Biainek, Arantzazu Gaur Fundazioko arduraduna, parte hartu dute. Era berean esan behar da, D’Museoan ikusgai dagoen bildumak 30 artelan baino gehiago dituela. Horrekin batera, inoiz ikusi gabeko argazkiak zein gutunak ere ikus daitezke, eta argitalpen berezi bat ere bai. Bestalde, ordutegiari dagokionez, erakusketa astelehenetik igandera bitartean bisitatu daiteke goizeko 10:30etik arratsaldeko 19:30era. Halere, erakusketa gertutik ezagutu nahi duenarentzat, Juan Ayestak gidatutako bisita gidatuak eskainiko dira. Arratsaldeko 18:30ean hasita, guztira hiru saio izango dira: otsailaren 14an, martxoaren 5ean eta apirilaren 3an. Bisitak gaztelaniaz izango dira, eta parte hartzeko aurrez izena ematea komeni da 617256284 telefono-zenbakira deituta edo Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. posta elektronikora idatzita.
 

 

FaLang translation system by Faboba