Fundazioa

Arantzazuko Kaligrafia Jardunaldien antolakuntzak ekimenaren ohiko data atzeratzea erabaki du COVID-19 birusaren hedapenak sorrarazi duen egoera dela eta. Osasun egoerak aukera ematen badu, tailerren VI. ekitaldia, uztailean egitekoa zena, Arantzazuko Gandiaga Topaguneko kultur zentroan izango da abenduaren 11tik 12ra bitartean. Era berean adierazi behar dugu, Kaligrafia Jardunaldien inguruko xehetasunak nahiz izen-ematearen inguruko informazioa irailean ezagutzera emango direla. «Arantzazu Letraz Gunea» proiektuaren baitan kokatzen den ekimenak, Arantzazu Gaur Fundazioak eta UPV/EHUko «LETRAZ» Diseinu Grafikoko eta Tipografiako Ikerketa Taldeak sustatzen dutena, aurreko urteetako lan ildoari eusteaz gain, Arantzazuk kaligrafiarekiko piztu duen interesari ere erantzun nahi dio.

Eskuzko idazkera ederraren artea da kaligrafia. Aurtengo ekitaldiak Allan Daastrup eta Oriol Miró kaligrafoekin batera jarduteko aukera eskainiko du. Egun, profesional ospetsuenetakoak dira biak, eta Arantzazun untzial hizkiaren nondik norakoa azaldu eta erakutsiko dute. Mintzagai dugun hizkia funtsezko eredu gisa hartua dago, hala nola, idazkeraren erregulartasuna, erritmoa, proportzioa eta trazaduraren noranzkoaren trebetasuna lantzeko, eta testura grafikoarekin sentikortzeko. Halaber, untzial hizkiaren formak erabilita, nork bere sormena, era askean zein pertsonalean, garatzeko aukera izango du.

Informazio gehiago: 943 71 65 75 edo Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

 

FaLang translation system by Faboba