Fundazioa

Arantzazuk gizarte berrikuntza sozialerako laborategia izango du udazkenetik aurrera. Elkarlanean oinarrituta, erakunde askoren artean ondutako fruitua da. Arantzazuren etorkizunari buruzko hausnarketa estrategikoa egin ondotik, bi urte dira ideia garatzen hasi zenetik. Pixkanaka-pixkanaka proiektuaren oinarriak ezartzen joan dira, eta barne lanketa emankorra egin eta gero, Arantzazu Gaur Fundazioaren Patronatuak laborategiaren proiektua onetsi du.

Arantzazuk historian zehar erakutsi duen izaera eraldatzaile eta berritzailearekin bat eginik, laborategiak elkarbizitza, lana, trantsizio ekologikoa nahiz ongizatea jorratuko ditu gizartean sor litezkeen beharrizanei erantzuteko helburuarekin. Partaidetzazko prozesuen bidez, proiektuak aipaturiko esparruetan aurrerabideak eskaini nahi ditu etorkizun gizatiarragoa lortzeko asmoz. Laborategia Arantzazuko Gandiaga Topaguneko zentroan kokatuko da.

 

Honen harira, Arantzazu Gaur Fundazioak esker oneko mezua helarazi nahi die proiektua hauspotzen aritu diren eragileei: Gipuzkoako Foru Aldundia, Oñatiko Udala, Mondragon Corporation, Kutxa Fundazioa, Arantzazuko Frantziskotar Probintzia, LKS Next, UPV/EHU, Deustuko Unibertsitatea, Mondragon Unibertsitatea, Orkestra, Agirre Lehendakaria Center, Eusko Ikaskuntza, Gizabidea Fundazioa, Telesforo Monzon eLab eta Arantzazuko Adiskideak elkartea.

FaLang translation system by Faboba

Iragarkiak

Oinarrizko premien, bizikidetzaren eta balioen ikuspegitik abiatuta gure gizarteak, etorkizunean (epe ertain eta luzean) izango dituen erronka nagusiak herritarren inplikazio zuzenetik...

Oinarrizko premien, bizikidetzaren eta balioen ikuspegitik abiatuta, gure gizarteak, etorkizunean (epe ertain eta luzean) izango dituen erronka nagusiak herritarren inplikazio zuzenetik...