Fundazioa

Argazkia Naiara Goia Imaz webNaiara Goia Imaz (Segura, 1978) izango da Arantzazuko Gizarte Berrikuntza Laborategiko zuzendaria, Arantzazu Gaur Fundazioko patronatuak iragan ostiralean izendapena onartu ondoren. Berrikuntzan eta nazioarteko proiektu estrategikoen koordinazioan aditua, Telekomunikazio Ingeniaritzan goi-mailako tituluduna da, eta azken urteak MONDRAGON Korporazioan egin ditu, kooperatiben sarean berrikuntza sustatzeko eta enpresen eraldaketarako estrategiak bultzatzeko ekimenen lidergoan.

Gandiaga Topagunean kokatua, Arantzazuko Gizarte Berrikuntza Laborategiak elkarbizitza, ongizatea, lana zein aldaketa klimatikoa jorratuko ditu, eta gizarte gizatiarrago, justuago, kohesionatuago eta lehiakorrago baten aldeko erreferentzia gune bilakatuko da. Laborategia nazioartean dagoeneko lanean diharduten gizarte berrikuntzarako laborategiekin elkarlanean arituko da, eta egun mundu mailan azkartzen ari diren erronka nagusien inguruko gogoeta nahiz esperimentazioa bultzatuko du. Horretarako, partaidetza prozesuak garatuko ditu, herritarrak zein erakundeak ahaldunduz eta lankidetza sareak osatuz udalerri, enpresa, gizartegintzako elkarte eta tokiko eragileen artean, proiektu partekatuak diseinatuz eta sustatuz. Baita ere ikastaroak, kongresuak, jardunaldiak eta hitzaldiak antolatuko ditu, hain justu ere, herritarrek berrikuntza soziala sustatuko duten dinamiketan parte hartu dezaten.

FaLang translation system by Faboba

Iragarkiak

Oinarrizko premien, bizikidetzaren eta balioen ikuspegitik abiatuta gure gizarteak, etorkizunean (epe ertain eta luzean) izango dituen erronka nagusiak herritarren inplikazio zuzenetik...

Oinarrizko premien, bizikidetzaren eta balioen ikuspegitik abiatuta, gure gizarteak, etorkizunean (epe ertain eta luzean) izango dituen erronka nagusiak herritarren inplikazio zuzenetik...