Arantzazuk beti atera nahi izan du nolabaiteko beharrean aurkitzen direnengana, haien gertuan egoteko. Barruan daukazun kezka, galdera, ondoez edo arduraren bat norbaitekin partekatzeko beharra sentitzen baduzu, «Axolaz» ateak irekita aurkituko duzu. Pertsona bakoitzak ikusi eta aztertu behar du zer nahi duen eta zer bizi duen. Bizi duzuna baino harutzago eta barrurako joan nahi baldin baduzu, «Axolaz» zerbitzuak lagunduko dizu. Florentino Arruti Arantzazuko fraideak gogo onez hartuko zaitu. Deitu beldurrik gabe!
Bulego Ordutegia
Egunero 16:00-17:00
«Axolaz»en bulegoa, Asis Topagunearen ondo-ondoan daukazu.
Telefono-zenbakia
Komeni da elkarrizketarako ordua aurrez hartzea, telefono-zenbaki honetara deituz: 634 86 51 37