basilika

“Emakumea, esperantzaz haurdun zegoena gurutzearen oinarrian,
haur eder batez erditu da.
Horrek adierazten du modu fisikoan eta materialean mundu berria iritsi dela”.
Xabier Egaña

Xabier Egañarentzat artelana ez da garrantzitsua bere teknikarengatik edota edertasunagatik, ezpada mezu zehatza adieraztea ahalbidetzen duen zeinuen multzoa delako. Egañak Arantzazuko Ama Birjinaren kamarina pintatzerakoan oinarri bezala izan zuen gaia gaizkiaren, minaren eta injustiziaren existentzia izan zen. Horretarako Job-en liburua baliatu zuen. Jobek bezalaxe, artistak ez du ulertzen minak zentzurik izatea. Baina Jainkoarenganako fedea du, eta galderak eta zalantzak gaindituz, egunen batean Jerusalem zerutiarra iritsiko delako uste osoa du. Mundu berria, zeinetan maitasuna, bakea eta justizia izango diren nagusi, eta mina desagertuko den.

Kamarineko obra zortzi muralez osatua dago, eta guztira hogeita hamar metro hartzen ditu luzeran eta beste lau eta erdi zabaleran. Mural espresionistok lau gaitan sailka daitezke: Kreazioa, Mundua, Salbazioa eta Apokalipsia eta Esperantza. Egañak berak ondoz ondoko ordenari jarraitu gabe azaltzen du haien esanahia.

  • arantzazu kamarina Minaren izaera absurdoa

    Minaren izaera absurdoa

  • arantzazu kamarina kreazioa

    Kreazioa
     

  • arantzazu kamarina Kristo gurutzea gainean daramala, eta gurutzetik eraistea

    Gurutzea gainean, gurutzetik eraistea

  • arantzazu kamarina desesperazio guztizkoa

    Desesperazio guztizkoa
     

  • arantzazu kamarina Arantzazuko Amaren irudia

    Arantzazuko Amaren irudia

  • arantzazu kamarina Apokalipsiko lau zaldunak

    Apokalipsiko lau zaldunak

  • arantzazu kamarina itxaropen-iturria

    Itxaropen-iturria
     

  • arantzazu kamarina bakea eta maitasuna

    Bakea eta maitasuna
     

FaLang translation system by Faboba