Aurten 50 urte betetzen dira Jorge Oteizaren eskultura-lanak Arantzazuko basilikako fatxadan jarri zirenetik. Horren harira, Jorge Oteiza Fundazio Museoak, Arantzazu Gaur Fundazioaketa Arantzazuko Frantziskotarrek oroitzapen-jardunaldia antolatu dute.Ekitaldia irailaren 21ean, larunbata, 11:00etatik aurrera izango da Arantzazuko (Oñati) Gandiaga Topagunea kultur zentroan. Diziplina ezberdinetako adituek eskainiko duten mahai-inguruakemango dio hasiera jardunaldiari. Solaskide izango dira: Miguel A. Alonso del Val arkitektoa, Javier Gonzalez de Durana artearen historialaria, Juan Ignazio Larrea frantziskotarra eta Oteiza Museoko kontserbatzaile zein proiektuko arduradunaden Elena Martin. Guztien artean aztertuko dute Jorge Oteizak Arantzazun egindako lanaren garrantzia eta haren esanahiartistiko eta kulturala. Jarraian, basilikan, Elena Martinek Oteizaren proiektuaren azalpen-irakurketa egingo du, Kukai Dantzaren emanaldiak lagunduta.
Bertaratze baieztapena (toki mugatuak daude) irailaren 19a baino lehen adierazi behar da, 943-716575 zenbakira deituta edo Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera idatzita.