berriak

IMGP6293

Orain artean hiru batzar nagusi izan dira Donostiako gure Elizbarrutian Frantzisko Aita Santuak Elizak sinodo erakoa izan behar duela esan zuenetik. Aurreko hiru batzar nagusiak Donostian izan dira, eta azkena, laugarrena Arantzazun.

Ekainaren 3an, larunbatez izan zen topaketa. Ia berrehun bat partaide izan zen bertan, Gipuzkoako bailara gehienetatik etorriak. Egun honetan landu zen gaia “Sinodo-erako espiritualitatea zaindu” izan zen.

Goizeko 10k aldera eman zitzaion hasera. Harrera eta otoitzaldia egin ondoren, hitzaldia eskaini zigun Carlos Martínez Oliveras-ek, Madriletik etorritako klaretar misiolariak. Hitzaldiaren edukia https://www.elizagipuzkoa.org/adjuntos/fichero_21276_20230609. pdf webgunean aurki daiteke.

Atsedena egin eta gero, hizlariarekin elkarrizketa baten ondoren, talde lana egin zen eta bazkaltzera joan ginen. Arratsaldeko lehen orduan talde lanari ekin zitzaion berriro eta bostak aldera Eukaristia ospatu zen basilikan, Fernando gotzainak zuzendua.

Modu onean egin zen lana eta partaide guztien artean sortutako giro eder honekin bukatu zen Donostiako Elizbarrutiko laugarren sinodoa.

FaLang translation system by Faboba

Agenda

Lun Mar Mié Jue Vie Sáb Dom
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
No hay próximos eventos!

Utilizamos cookies propias y de terceros para fines analíticos y para mostrarle publicidad personalizada en base a un perfil elaborado a partir de sus hábitos de navegación (por ejemplo, páginas visitadas). Puede aceptar todas las cookies pulsando el botón "Aceptar" o configurarlas o rechazar su uso pulsando el botón "Configurar". Puede obtener más información o cambiar posteriormente los ajustes en nuestra Política de Cookies.