IMGP6293

Karmengo Amaren egunean festa handia izan zen Arantzazun. Izan ere, Igande horretan Mikel Santiago Arizaga frantziskotarraren apaiz ordenazioa izan zen Arantzazuko Basilikan. Eguraldi bikaina eta eliza beteta bi ordu iraun zituen ospakizun hunkigarria jarraitzeko. Ospakizuna youtuben Santutegiak duen kanaletik eman zen zuzenean, eta hantxe daukazue ikusgai. Ospakizunaren ondoren familikoak, lagunak, herrikoak eta Arantzazun bildu zirenak Mikel zoriondu eta agurtu egin zuten, besarkada artean. Gero, komentuko jangelan fraileekin batera Mikelen hurbilekoak bildu ziren mahaiaren inguruan eguna behar bezala ospatzeko.

Jarraian, Mikelen beraren hitzak, egun berezi honetan bizitakoa azaltzeko.

Egun handia izan zen. Hainbeste anai, apaiz, elizabetetaikusteak...bizitakoamodusakonagoan eta emozionanteagoan bizitzen lagundu zidan.

Lehen bizi anai frantziskotar izan, eta gero apaiz anai frantziskotar izateko modu bat bezala. Apaiz frantziskotar izan nahi nuke.

Nere bokazioa fraide izatea izan da. Horrela jarri nintzen harremanetan Gasteizko frantziskotarrekin, eta bide horretan sakonduz eta han eta hemengo fraideak ezagutuz konturatu nintzen agian Jainkoak frantziskotar apaiz modura nahi ninduela. Apaiz izatea, zerbitzu modura, batez ere. Eta argi izanda hori ez dela norberaren erabakia, Jainkoaren dei bati erantzunez ematen den pausu bat bat baizik.

Igandeko ospakizun hartako errituan elementu asko zeuden, eta niretzat ordenaren izaera edo karakterra ematen duen eskuak jartzea, gotzainak nire buru gainean bere eskuak jartzea, Espiritu Santuaren laguntza eskatzea, hori guztia oso emozionantea eta sakona izan zen niretzat. Oso keinu indartsua eta esanguratsua egin zitzaidan aldarean zeuden apaiz guztiak nire aurretik pasa zirenean eta beraien eskuak nire buru gainean jarri zituztenean, banan bana. Horrek benetan bete ninduela pozez eta alaitasunez.

Kasuilla edo meza-jantzi eta estola jartzea eta aldarean beste apaizekin elizkizunean parte hartzea halako bertigo eta emozioarekin, baina ikustea nola norberak hartzen duen parte halako ministerio garrantzitsu batean. Ez da besteak baino ministerio handiago bat, zerbitzuzko ministerio bat baita. Tira, halako prozesu baten bukaera izan zen hura. Bizipen emozionantea. Bukaera bai, baina era berean hasiera ere bai, orain hasten baita bidea Fernando gotzaina gogorarazi zidan modura.

Orain hasten da bidea fraide apaiztu bezala. Orain arte egiten ez nituen egiteko batzuk tokatuko zaizkit. eta posez eta ilusio handiz helduko diot erronkari. Gizarte oso sekularizatu bat daukagu, jende asko aldendu da elizatik, eta jende asko ere bila badabilen arren, badirudi erantzuna ez dutela guregan aurkitzen. Horregatik, inoiz baino gehiago, bizitza-testigantza ematea tokatzen zaigu, eta bila dabilen jende horri entzutea. Eta jakitea bidea beraiekin eta beraien ondoan egiten. Horretarako nago Arantzazun. Pozik nago Arantzazun fraide frantziskotar moduan. Orain fraide frantziskotar apaizdun moduan. Baina bidean, bila, egoera berri batean, nolabait, ebanjelizatzeko, Berri Ona zabaltzeko.

FaLang translation system by Faboba

Utilizamos cookies propias y de terceros para fines analíticos y para mostrarle publicidad personalizada en base a un perfil elaborado a partir de sus hábitos de navegación (por ejemplo, páginas visitadas). Puede aceptar todas las cookies pulsando el botón "Aceptar" o configurarlas o rechazar su uso pulsando el botón "Configurar". Puede obtener más información o cambiar posteriormente los ajustes en nuestra Política de Cookies.