- Oñati herria Euskal Herriko Gipuzkoa probintziaren hegoaldean dago. Herri horrek 10.781 bizilagun zituen 2001eko erroldan. Bere 108,22 km2-ko udal mugape zabalean nahiko modu orekatuan banatuak dauzka landa mundua (nekazaritza eta abelazkuntza, basoak, larreak) eta industria mundua (altzairuak, pilak, aldamioak eta enkofratuak). Hirigunetik 9 km-ra Arantzazu auzoa dago, eta bertan izen bereko frantziskotarren komentua eta Andre Mariaren Santutegia daude.
Jadanik 1501eko urtea baino lehenagotik arduratzen ziren frantziskotarrak Santutegi horretaz. Historia erlijioso eta kultural aipagarri baten ondoren (XVI-XVIII. mendeak), sugarretan suntsituta geratu ziren bai komentua eta bai Santutegia Rodil jeneral liberalaren aginduz (1834an). Esklaustrazioarekin (1840) etxe erlijiosoak legez itxiarazi zituztenean, frantziskotar ohiak arduratu ziren beraz kapilau modura (1847-1878), harik eta 1878an talde hori berriro komunitate erlijioso gisa eratu zen arte.
Ondorengo urteetan, ostera, susperraldi indartsua ezagutu zuen ostera pastoralgintzak bai Santutegian eta bai Euskal Herri osoan, eta biziki ugaritu ziren bertarako erromesaldiak ere. 1886an koroa ezarri zioten Andre Mariaren irudiari, eta 1918an, berriz, Gipuzkoako Zaindari izendatu zuten, beraren abaroan jarriz Euskal Herriko probintzia zibil hau.Lehengo eraikinak handitu eta berriak jaso (1884-1935), eta Kofradia berria eratu ostean (1917), XX. mendeko garairik distiratsuena ezagutu zuen Santutegiak gerra zibilaz geroztik (1945-1968): basilika berriaren eraikuntza, jubileu-urtea, erromesaldi jendetsuak, ekimen kulturalak, era guztietako pastoralgintza (argitalpenak, predikuak, talde laikoen sorrera, etab.). 1960ko urteetan 172 erlijioso izateraino iritsi zen Arantzazuko anaidia.
Vatikanoko II. kontzilioaren osteko ia berrogei urteetan, lan eskerga egin da itzulpengintzan eta bizitza liturgikoa egungo beharretara, baina bereziki euskarara, moldatzen. Eta egun, berriz, Santutegiko eta inguruko herrietako pastoralgintzan (parrokia mailako zenbait zerbitzu barne), hainbat moja-komunitateri arreta ematen eta komunikabideetan (irratian eta telebistan) parte hartuz jarduten du anaidiak.
2001eko urtean, komentu honetan dagoeneko V. mendeurrena ospatu zuen Arantzazuko frantziskotarren anaidiak, eta horren kariaz, argitalpen bat baino gehiagok gogoratu du bere historia. Eta Santutegiaren inguruneari dagokionez, berriz, eraikuntza eta berritze-lan handiak egin dira, hala nola Gogarte-etxean eta Kultura Topagunea delakoan. 2004ko urtean 38 fraidek osatzen zuten Arantzazuko anaidia. - Bizkaiko Golkoan dagoen arrantzale- eta industria-portu bat da Bermeo. Bertako biztanleria gora-behera handirik gabe baina etengabe hazi da XX. mendean zehar: 9.061 bizilagun zituen, adibidez, 1900ean; 12.517, 1950ean, eta 16.955, 2001ean.
Bermeoko San Frantzisko komentuak historia luzea du herriko bizitzan: fundatu zutenean (1357an) Bizkaiko Jaurerriko lehen gizonezko-komentua izan zen. Eta berrezarri zirenean ere (1859an) bera izan zen Arantzazuko frantziskotar probintziako lehenengoa. Bigarren Esklaustrazioa gertatu zenean (1870ean), ordurako itxia zegoen komentuaz gainera, Bermeok izan zuen Egoitza Apostoliko bat ere 1882ra arte. Komentuari dagokionez, berriz, 1895ean ezarri zen ostera bertan frantziskotarren anaidia. Baina fraideen komentu horretaz gainera Bermeok izan du moja frantziskotarren (klaratarren) monasterio bat ere XX. mendean (1962-2002).
Komentu hau, gainera, apaiztu nahi zuten fraide gazteentzako prestakuntza-etxea ere izan zen 1897-1913 bitarteko urteetan, eta gerora, berriz, lehen mailako irakaskuntzako eskola egon zen bertan zabalik (1919-1974). Frantziskotarren hezitzaile-bokazio hori, baina, garaian garaiko eta behin-behineko premia jakin batzuei erantzuteko izan dela esango genuke, Arrantzako Patroi Eskola ez ofizialarekin (1972-2000) gertatu zen bezala, esate baterako.
Komentu honen pastoralgintza, 1974az geroztik parrokia ere baden bere elizako zerbitzuen inguruan mugitu izan da batik bat; eta gero arduratu izan da Mañuako parrokiaz (1974-1992) eta Muruetakoaz ere (1980-1992). Baina horrez gain jarraitzen du eskualdeko eta, oro har, Bizkaia osoko predikazio-eskeari erantzuten. Azken hiru hamarkadetan, bestalde, zeregin garrantzitsua bete duela esan behar da osasun-pastoralaren eremuan.
Komentu-multzo honetan (elizan, klaustroan eta komentu ohian) berrantolamendu eta birmoldapen sakona egin zen 2000ko urtean, eta Arantzazuko probintziaren zerbitzura dagoen erietxe bihurtu da harrezkero. Baratzea, berriz, Udalari laga zitzaion, inguruko hirigintza-beharrei erantzuteko. Bermeoko anaidiak 18 fraide zituen 2004an, jarduneko anaiak, erretiratuak, zaharrak eta ezinduak barne. - Oñati herria Gipuzkoako probintziaren hegoaldean dago, haran zabal batean hedatua, Euskal Autonomia Erkidegoa osatzen duten hiru probintzien bihotzean (10.781 biztanle zituen 2001ean). Hirigunetik ekialdera Bidaurreta auzoa dauka, eta bertan argiro nabarmentzen da klaratarren monasterioa.
Frantziskotarren ordena Oñatin —eta auzo honetan— egoteak zerikusi handia du Arantzazuko Santutegiaren eta klaratarren monasterio honen (1511koa) historiarekin. Monasterioa fundatu eta berehala jaso zuten aldamenean hospizio/kapilau-etxea, izugarri baliatu izan zena bai mojen komunitateari arreta espirituala emateko, bai Arantzazuko Santutegitik jaisten ziren edo Santutegira igotzeko asmoz hona iristen ziren fraideei aterpea emateko. Horrez gain, baliatu zuten garai bereziki larrietan Santutegiko anaidiari aterpea emateko ere (Arantzazuko sutearen ondoren, adibidez, 1834an).
Oraindik gaur egun ere (2004an) kapilau-etxe eta hospizio historiko izanez jarraitzen du lau fraiderekin. Baina monasterioko eliza —Oñatiko parrokia bakarraren barnean betiere— gurtza-etxe bihurtzean, fraide batek San Migel parrokian parte hartzen du, Bidaurretako zentroko koadjutore arduradun modura eta Urrexola auzoko erretore gisa. Eta aldi berean, anaidi hau arduratzen da Oñatiko klaratarrez, dela Bidaurretako monasterioan, dela Santa Anakoan. - Bilbo hiria, lehen-lehenengo, Bizkaiko hiriburua dugu, eta gero industria, merkataritza eta finantza mailako hiri-aglomerazio zabalago baten burua ere bai, noski. Euskal Herriko hirigunerik handiena da Bilbo (353.078 biztanle 2001ean). Udalerri horren barnean dago Iralabarri auzoa, eta auzo horretan, Paduako San Antonioren frantziskotar komentua.
Komentu hau berez eraikuntza berrikoa izan eta kokapen berri batean badago ere, baziren fraide frantziskotarrak Bilbon jadanik XV. mendeaz geroztik bi komentutan: San Mameskoan (1446) eta Abandoko San Frantziskokoan (1475).
Baina izan dira orobat –eta badaude gaur egun ere– Bilbon beste hainbat erakunde frantziskotar, gizon nahiz emakumeenak, kontenplaziozko bizitza zein bizitza aktiboa daramatenak. XVI-XIX. mendeetan Bilbo izan zen Euskal Herriko hiribururik frantziskotarrena, bertan zegoen anaidi-kopuruaren aldetik begiratuta bederen. 1833-1834ko Esklaustrazioaz geroztik, frantziskotarrak ez ziren itzuli Bilbora 1930era arte, eta Iralabarri auzoan ezarri ziren orduan.
1945ean inauguratu zituzten bertako komentu eta eliza berriak, eta harrezkero jarduera biziki indartsuari eutsi dio etxe honek pastoralgintzan. Hainbat elkarte laiko sortzearekin batera, gizarte-sustrai luzeak lortu ditu komentu honek auzoan, eta modu garrantzitsu batean parte hartu du bertako bizitzan.
Hirugarren Ordena (1933), Antoniotar Gazteria (1934-1975), San Antonioren Jaierazko bazkuna (1938-2000…), San Frantziskoren Kofradia (1948-1967), etab. izan ziren, besteak beste, heldu eta gazteez arduratzeko gizarte-tresnak. Esan beharrik ere ez dago katekesiak ere aipamen berezi bat merezi duela, noski (1931...).
Anaidi hau bereizi izan da gizarte mailako beste hainbat ekimenengatik ere, hala nola San Antonioren Jangela (1954...), Kontsultategia (1968-2000), Itxaropenaren Telefonoa (1968-1993), eta gaur egun Itxaropenaren Ahotsa (1993...).
Arantzazuko Probintziaren eremuan Iralabarriko San Antoniok eman zien aterpea, aldi batean, Pastoralgintzako Prestakuntza Etxeari (1956-1967) eta Teologiakoari ere (1978-1988).
1970eko urteaz geroztik komentuko anaidiaren ardurapean dagoen parrokia da San Antonio eliza, eta, beraz, nola hiriko hala elizbarruti osoko pastoralgintzan txertatua dago gaur egun bere osotasunean. Eta esan dezagun bukatzeko, frantziskotar apostolutza XX. mendeko mundu hiritarrean txertatzeko eredu praktikoaren ezaugarri aski interesgarriak dituela Bilbo-Iralabarriko komentuak.
Hamahiru fraidek osatzen dute gaur egun anaidi hau. - Según la tradición, los orígenes de los hermanos Menores en Burgos están asociados al paso de Francisco por la ciudad de camino para Compostela. Se habrían establecido en la ermita de San Miguel, ubicada cerca del castillo de la ciudad. En 1226 habrían bajado a los “bayllos [los Vadillos] menores”, donde se establecieron de forma definitiva hasta la desamortización y exclaustración. La iglesia ojival que levantaron tenía tres naves, que llegaron a tener 19 capillas y altares con 22 retablos.
Entre las obras artísticas que albergaban la histórica iglesia y el convento se contaban un bellísimo lienzo de Diego de la Cruz, representando la estigmatización de S. Francisco y la colección de cuadros que decoraban armónicamente el claustro, “los más de Gaspar de Crayer y de Matheo Cerezo, hijo de esta ciudad de Burgos”.
La comunidad del convento la componían unos 60 ó 70 hermanos; en él se cursaban los estudios propios de la Orden, las cátedras de teología, gramática y artes; y tenía dependencias de enfermería, noviciado, estudiantado, biblioteca, dos grandes aulas-paraninfos para las sesiones escolares y las demás dependencias claustrales.
La huella franciscana en Burgos se deja notar en los anagramas del nombre de Jesús (JHS) y del “pulcha et decora” inmaculista, que aparecen en las agujas de la catedral y en la capilla del enterramiento de los Condestables.
El 10 de noviembre de 1808 el convento de S. Francisco fue asaltado, saqueado y expoliado por las tropas de Napoleón, que destrozaron e hicieron desaparecer la mayor parte de su patrimonio. Lo que pudo salvarse se recogió y trasladó entonces al convento de San Francisco de Santo Domingo de la Calzada en La Rioja, –hoy está en Nájera–. Restablecida la comunidad en junio de 1813, pervivió hasta el 8 de marzo de 1836, en que los hermanos tuvieron que abandonar el convento, cuyos últimos restos pueden contemplarse hoy en la calle de san Francisco.
En junio de 1938 los franciscanos se establecieron nuevamente en Burgos, junto al monasterio de Santa Clara. Hoy en día la comunidad se compone de 4 hermanos, que sirven en la capellanía del mencionado monasterio y administran el culto de su templo. Son animadores de la Orden seglar franciscana, y uno de los hermanos funge también de Asistente de las Federaciones de clarisas y concepcionistas de Ntra. Sra. de Arantzazu. - Gipuzkoa probintziako hiriburu den eta batik bat turismora, merkataritzara eta kulturara emana dagoen hiri honek 181.900 biztanle zituen 2001eko erroldan. Donostiako frantziskotarren komentua Egia auzoko Duke de Mandas pasealekuan —Atotxa izenez ezagunagoa den tokian— dago.
Gaur egun ikusten den komentua 1923an eraiki zuten, auzo horretan jadanik 1606az geroztik izan zenaren beste baten jarraipen modura. Aurreko hura, frantziskotarrek jadanik XVI. mendean ezartzeko egin zituzten hainbat saioren fruitua izan zen. Frantziskotarren probintziako erretiro-etxea edo errekoletoa —hau da, ordenako erregela modu hertsiagoan betetzen zutenena— izan zen, eta I. Karlistaldian (1836an) tropek erre ondoren fraideek utzi egin behar izan zuten arte iraun zuen. Eta Esklaustrazioa ere jasan zuen.
1923ko fundazioa, frantziskotarrek berriro euskal hiriburuetan ezartzeko egin zuten lehen urratsa izan zen, eta handik berehala (1925ean) Arantzazuko Probintziako ministroaren egoitza izateko izendatu zuten. Nola komentua hala eliza oso bizkor eraiki zituzten, eta 1926an inauguratu bi-biak. Hauek dira bere historiako zedarri nagusiak: eraiki eta lehen garapenekoa (1923-1939); protagonismorik handiena izan zuenekoa pastoralgintzan eta gizarte-bizitzan, Vatikanoko II. kontzilioa arte (1940-1965); eta kontzilio ondorengo garaia, funtsean parrokia-bizitzara mugatu denekoa, komentuaren eliza parrokia izendatu ostean (1965).
Donostiako Atotxako komentuak berez fraide-kopuru apala izan badu ere (15 eta 20 artekoa eskuarki), elkarte-bizitza benetan indartsua izateagatik nabarmendu izan da beti, nola pertsona helduen artean (Hirugarren Ordena, Arantzazuko Kofradia, etab.) hala gazteen artean (Gazteria Antonianoa) eta katekesi mailan (katekista eta neskato-mutiko ugarirekin). Jarduera horiez aparte, Atotxako anaidia betidanik arduratu izan da osasun-pastoralgintzaz ere, Egia auzoan ezarritako hiriko klinika garrantzitsuetan, eta berdin auzo horretako hainbat moja-komunitatez eta horiek eramaten zituzten ikastetxeez ere.
Ohiko pastoralgintzaz (liturgia, sakramentuak eta predikua) eta Probintziako Kuriaren berariazko lanez gain, azken hamarkadetan zenbait fraidek jardun izan du kazetaritzan (San Antonio) eta irakaskuntzan ere, Musika Kontserbatorioko Irakasle eta Euskal Herriko Unibertsitateko Katedradun gisa.
Komentuak oso presente jarraitzen du hiriko bizitzan aipatu parrokia-lan horren bidez, bere zerbitzuak familiei eta erakundeei eskainiz eta era guztietako harremanak mantenduz betidanik ondo hartu duten auzotarrekin.
Atotxako frantziskotarren anaidiak hamalau fraide ditu gaur egun (2004). - Donostiako Gros auzoan dago frantziskotar anaidi hau. 1978an sortutako komunitate txiki eta “gazte” honek ez du eliza eta komentu propiorik, eta fraide gutxi batzuez (lauzpasei) osatua dago. Kultura-lanetan eta euskarazko irakaskuntzan murgildua egon da ia erabat, harik eta azkenaldion osasun-pastoralgintzan ere parte hartzen hasi den arte.
Anaidi hau, lehen komunitatea eratu zuten fraideen hautapen pertsonalei eta 1973ko Kapitulu Probintzialean ezarritako jarraibideei erantzunez sortu zen. Jakin aldizkaritik (1956) datorkio izen hori, izan ere aldizkaria gidatu eta argitaratzea izan baitzen bere egiteko nagusia 1978-1990eko denboraldian. Baina berehala murgildu zen beste hainbat ekimen kulturaletan ere. Esate baterako, uzei edo Euskal Terminologia Zentroarekiko lankidetzan, argitalpen-proiektu zabalak koordinatzen edota erakundeez kanpoko kultura mailako beste hainbat ekimeni laguntzen.
Aipatzekoak dira orobat, besteak beste, konfesio arteko Biblia euskarara itzultzen parte hartu izana eta Asisko San Frantziskoren eta Santa Klararen idazkien eta garai hartako hainbat dokumentu eta biografiaren argitalpena. Bere bulegoak, gaur egun, frantziskotarren euskarazko produkzioa argitaratzeko eta Ediciones Franciscanas Arantzazu (efa) argitaldariaren zerbitzu komertzialen parte bat eramateko erabiltzen dira. Eta bertan dago tau Fundazioa ere, Arantzazuko Probintziaren Gobernuz Kanpoko Erakunde bat, alegia.
Lau fraidek osatzen dute anaidi hau gaur egun (2004). - Forua, bere kutsu argiro erromatarreko izenarekin, Gernikatik hurbil dagoen herri bat dugu. Hain zuzen ere, udalerri horri atxiki zitzaion orain dela urte batzuk (1996an), baina 1987an ostera banandu eta udalerri bilakatu zen. 996 biztanle zituen 2001ean.
Foruan bazen frantziskotarren komentu bat XIX. mendeko Esklaustrazioaren aurretik ere (1719an), Izaro uharteko komentu mitikoaren (1422an eraikiaren) eta garai hartako Erreformen Bizkaiko lehen berme-puntu izan zenaren lekualdatze edo birfundazio baten fruitu gisa.
Gernikatik Bermeorako bidean nahitaez zeharkatu beharreko lekuan dagoenez, XIX. mendeko gerren gorabehera lazgarri guztiak pairatu behar izan zituen, ospitale militar bihurtzeraino iritsiz, 1835ean seguru asko. Eta geroago, berriz, gainerako komentuen destino bera nozitu zuen Esklaustrazio orokorrarekin, nola komentua hala baratzea salduak izan baitziren. Berreraikuntza, berriz (1886an), jatorrizko lekutik urrutirago egin zen, zimendu berriekin.
Forua izenak, Bizkaiko nekazari-munduko sermolari frantziskotarren komentua eta Arantzazuko Probintziako fraidegai txikien prestakuntza-etxea (1930-1968) ekartzen dizkigu batik bat gogora. Sute batek harri-pila bihurtu zuen ikastetxe serafikoa, baina handik gutxira berreraiki eta apaizgaitegi txiki bihurtu zen ostera berriz (1975-1994). Bere historiako bi aldi horietan 1.230 ikasle eduki zituen, eta horietatik 679 nobiziatura pasatu ziren zuzenean.
Ikastetxea itxi ondoren, hainbat gogoeta-talde biltzen eta gizarte-ekimen antolatzen dira bere lokaletan. Azkenik, esan dezagun, Bizkaiko elizbarrutiak frantziskotar anaidi honi esleitu dizkion parrokia eta kultu-etxeez arduratzera mugatzen dela bere egitekoa. Zortzi fraidek osatzen dute anaidia, eta Forua, Ajangiz, Albiz, Errigoiti, Gernika-Lumo, Gorozika, Ibarruri, Mendata, Morga, Murueta eta Muxikako parrokiez erantzuten dute horiek. - Gasteiz hiria, Arabako probintzia zibileko eta Euskal Autonomia Erkidegoko hiriburua da. Nafarroako Antso Jakitunak fundatu zuen (1181ean), San Frantziskoren jaiotzako denbora bertsuan (1181/82). Hiri honek izugarrizko garapena ezagutu du industria eta hirigintza aldetik, eta azken denboran oraindik indartuagoa geratu da Autonomia Erkidegoko administrazio-hiriburutza bereganatzean. 220.622 biztanle zituen 2001ean.
Frantziskotarrak oso goiz ezarri ziren bertan, 1236 baino lehen bai behintzat, eta San Frantzisko komentutzarrak —jadanik XIII. mendean eraikitzen hasi zirenak— zutik iraun zuen 1930era arte. Bere garaian garrantzi handiko erlijio-zentroa izan zen (Gasteizko Kustodiako eta Kantauri/Arantzazuko probintziako burua 1551tik), eta teologiako prestakuntza- eta ikasketa-etxea. Arabako erakunde publikoek ere baliatu zuten batzar- eta artxibo-leku gisa. XVII. mendean fundatu zen bigarren fraide-komentu bat ere, Sortzez Garbiaren kalonje erregeladunena (1648an), erretiro-etxea edo errekoletoa oraingoan.
Esklaustrazio-aldi luzea gainditu ondoren, 1973an itzuli ziren frantziskotarrak Gasteizera, eta etxebizitza-bloke batean jarri, prestakuntza-etxe modura, baina eliza propiorik gabe. Anaidi hau ere, beraz, frantziskotar txikertasunaren testuinguru berrian kokatzen da, bereziki Diozesiaren pastoralgintzan laguntzeko asmoarekin. 1980an iritsi zitzaien anaidia eratu eta Ariznabarran finkatzeko apezpiku-baimena.
Ikasleak ahitzean, bost fraide geratzen dira gaur egun, eta irakaskuntzaz (teologiako fakultatean), kristau-gogoetako taldeez eta moja-komunitateez arduratzen dira, Diozesiak gomendatutako parrokia-lanekin batera (2004an, Abornikanoko parrokia). - La iglesia y la residencia de San Fermín de los Navarros son administras por los franciscanos a partir del 17 de enero de 1892. La comunidad, en la que entonces vivía el Comisario General, fue al principio interprovincial. En 1932, por decisión de la autoridad suprema de la Orden, iglesia y convento quedaron anexionados a la provincia de Arantzazu, entonces llamada de Cantabria.
La fraternidad de San Fermín de los Navarros ha cumplido estupendamente la función de acogida de los demás hermanos de la Provincia, que nadie se la ha impuesto y ella espontáneamente ha asumido. Madrid ha requerido la presencia de muchos hermanos por motivos muy diversos: la necesidad de gestionar asuntos en la capital, la asistencia a cursos o cursillos de diversa índole, los viajes de ida o vuelta de nuestros hermanos misioneros cuando marchan a sus destinos o vuelven a la provincia. Los hermanos de la fraternidad de San Fermín son acreedores del agradecimiento de todos los demás hermanos provinciales.
El año 1969 la iglesia de San Fermín fue convertida en parroquia. Las actividades pastorales son en primer lugar las propiamente parroquiales. Educan en la fe a niños, adolescentes y jóvenes de la zona que les ha sido asignada. Atienden en plan de capellanes y confesores a alguna comunidad religiosa franciscana. Se cuidan de la Tercera Orden secular, de la Legión de María. Trabajan también con Cáritas. - Los franciscanos se establecieron en Santuario de Santo Toribio de Liébana en 1960, construyendo un convento donde no quedaban sino los restos del antiguo monasterio en estado ruinoso.
Es muy rica la historia de la que los hermanos franciscanos son continuadores. El primer monasterio en el lugar parece haber sido fundado ya en el siglo VI por santo Toribio de Liébana, a quien se considera portador de la reliquia del “lignum Crucis” que allí se venera. En el siglo VIII llega el monasterio a su época más floreciente; siendo Beato de Liébana abad del monasterio, escribió en 776 (la segunda versión es del 784) el “Comentario al Apocalipsis”, con el objeto de explicar el libro de san Juan para adoctrinamiento de los monjes; junto al texto aparecen las conocidísimas ilustraciones de Beato.
En 1256 se construyó la preciosa iglesia gótica que todavía se conserva.
Lo más destacado en el santuario es el “lignum crucis”, que ha convertido al monasterio en centro de peregrinaciones de fieles cristianos. El camino de Santiago del norte de la Península ofrecía un apéndice que facilitaba el acceso al monasterio de santo Toribio y permitía la veneración del Lignum crucis.
Los hermanos franciscanos que habitan en el santuario se dedican a la atención de los peregrinos y visitantes del lugar; se ocupan en el cuidado pastoral de doce parroquias, situadas en uno de los valles de Liébana, el valle ca Camaleño.
Destacamos que Santa Toribio de Liébana es el lugar en que preferentemente se han solido reunir y continúan reuniéndose los hermanos de la Provincia de Arantzazu para su formación permanente. - La presencia franciscana en Nájera tiene dos épocas. Los hermanos franciscanos están en Nájera desde el siglo XVI. Fue gracias al Duque de Nájera, Antonio Manrique de Lara, quien, habiendo construido el convento de San Francisco, se lo entregó a los hermanos franciscanos. Está todavía visible, aunque parte de las primeras cubiertas se hayan desplomado. La desamortización obligó a los hermanos a abandonar su convento e iglesia.
El 21 de julio de 1895 volvían a estar presentes los franciscanos en Nájera; esta vez ocupando el monasterio benedictino de Santa María la Real, fundado en 1052 por el rey don García Sánchez “el de Nájera”, y abandonado por los monjes cuando la desamortización.
Acomodado el monasterio a convento, los hermanos atienden al culto de la iglesia, se ocupan de tareas pastorales dentro de la ciudad, son párrocos de tres pueblecitos, Mtute, Tobía y Ledesma de la Cogolla y capellanes de las religiosas clarisas; uno de ellos trabaja como profesor en el Instituto. Los hermanos tienen también la responsabilidad de atender al turismo, cada vez más abundante y exigente. Dentro del monasterio funciona la “Escuela del Patrimonio” de postgraduados.
Lo que en el conjunto tiene más valor artístico es el retablo de la iglesia, el claustro bajo y la sillería del coro. - Nafar hiri hau Erribera atarian dago. Bere lur-eremua mahastiz estalia dauka gehienbat gaur egun, eta, beraz, ardogintzari emana dago, oro har, bertako jendea, ardandegi propio eta guzti. 2003ko erroldan 3.265 biztanle zituen Erriberrik.
Hiri honen historiak gogora ekartzen digun lehenbiziko gauza, Nafarroako erregeen gortea da, eta bertako gaztelua —zati batean zaharberritua— horren lekuko zuzena dugu. Hain zuzen ere, gaztelu horren gerizapean dago frantziskotarren komentua.
Erriberriko komentua, frantziskotarren ordenak Penintsulan eraiki zuen lehenengoetakoa da (1243 ingurukoa), nahiz eta gaur egungo kokapena beste bi lekualdaketaren fruitu den: XIV. mendean 1345ean) lehenengoa, eta XVIII.ean (1749-1854an) bigarrena. 1745ean, berriz, Misiolarien Kolegio Apostoliko bihurtu zen.
Etxe hau, lehenengo, Aragoiko probintziarena izan zen (Nafarroako Kustodiaren barnean, 1243-1566), eta gero, Burgosko probintziaren parte izatera pasatu zen berehala (1567-1837). Eta Kantauri/Arantzazuko probintzia berreratu zenean, berriz, berari atxiki zitzaion 1880an, eta probintzia horren prestakuntza-etxe nagusietakoa (teologia eta filosofiakoa) izan da harrezkero.
Nola nahi den dela, frantziskotarren ordenak Nafarroan eduki zuen komentu bakarra izan zen ia mende batez (1880-1976). Bere pastoralgintzako eta eskeko jarduerak oso muga zabalak izan ditu, egia esan, ez bakarrik Erresuma Zaharrean, baizik eta baita Errioxan ere. Eta, besteak beste, arreta berezia eman zion Hirugarren Ordenari, hasi XIX. mendearen hondarretik, eta gutxi gorabehera 1970era arte.
Arestian esan bezala, fraidegai edo apaizgai gazteak prestatzea baitzen bere egiteko nagusietako bat, bere eraikinak handitu beharrean gertatu zen komentu hau, anaidi ugari bati aterpea emateko. 1963an jo zuen komunitate horrek bere gailurra: 111 fraide, filosofiako ikasleak barne. Filosofia itxiz gero, ordea (1976an), pixkana-pixkana murriztuz joan da anaidia, 2004ko urtean bederatzi fraide baizik ez izateraino iritsiz.
Iragan mendeko azken hamarraldietan, eta aipatu dugun prestakuntza-lan hori desagertzean, aldaketa aski sakonak ezagutu ditu Erriberriko komentu honek bere jardunean. Lehenengo, Arantzazuko probintziako fraideei Prestakuntza Iraunkorreko Ikastaroak emateko erabili zuten denboraldi batean (1980tik); gero, Erriberriko bertako eta inguruko herrietako (Beire eta Traibuenas) parrokia-bizitzako pastoralgintzan parte hartzeko (koadjutore eta arduradunekin).
Eta ez dugu ahaztu behar, azkenik, Erriberriko komentuan izan duela anaia Xabier Alvarez de Eulate margolariak bere tailerra, eta komentu horretako klaustroan eman izan duela ikustera 1961az geroztik egindako lanaren parte handi bat. Baina horrelako ekintza banakoekin batera, landu izan dira kultura mailako beste hainbat ekimen ere, hala nola lehen irakaskuntzako eskola (1935-1949) eta “Oliteko Orfeoia” (1957-1967). - Iruñean, hau da, Nafarroako Erresuma historikoaren hiriburuan, nahiko goiz ezarri ziren frantziskotarrak. Azken hamarkadetan, Nafarroako Foru Erkidegoaren betiko hiriburu izateaz gainera, industrializazio-mugimenduaren ardatz nagusi bihurtu da Iruñea, erresuma ohiko hiri jendetsuenarekin: 190.372 biztanle 2003an.
Frantziskotarren lehenbiziko aztarna dokumentatua klaratarrena da, izan ere 1288a baino lehen ezarri baitziren hemen, klaratarren Italiatik kanpoko lehen monasterioa bezala ezagutzen denean. Fraideak, berriz, San Pedro de Ribasko auzoan ezarri ziren lehenengo, datatzen erraza ez den garai batean, baina ez genuke hanka-sartze handiegirik egingo 1220 inguruan ezarri zirela esango bagenu. 1246an Takonerara (egungo Tres Reyes hotelera) aldatu zirela ageri da dokumentuetan. Eta XVI. mendean ere lekuz aldatu beharrean gertatu ziren berriro; harresi barrura oraingoan, egungo San Frantzisko Plaza eta Eskoletara. Eta harrezkero hortxe eman zituzten beren zerbitzuak, harik eta 1837ko Esklaustrazioak harrapatu zituen arte.
Frantziskotarrak Iruñera —beren komentu propioarekin— hurrena itzuli zirenerako, 1976ko urtea ondo sartua zen, eta Iturrama auzora egin zuten orduan. Anaidi berri honen egiteko nagusia, hasieratik bertatik, auzoko parrokiaren ardura izan da, eta eginkizun horretan eman da ezagutzera bertan. Parrokia bera 1980ko otsailean eraiki zuten, eta berorren jarduera auzoarenari hertsiki lotua egon da. Fraideak auzo horretara etorri zirenean, auzo gaztea zen demografia aldetik, eta kontzilio ondoko kezka eta pastoral-berrikuntzetan oso konprometituak ibili ziren haiek, eliztarren aldetik ere parte-hartze handiarekin parrokiako bizitzan.
Komunitate honek jardun izan du hezkuntza-lanetan ere, frantziskotar izan nahi zuten ikasle gazteak hartuz denboraldi batean (1976-1994).
Gaur egun bost fraidek osatzen dute anaidia, eta komentuko eta parrokiako berariazko zerbitzuez arduratzen da bera. - Hay una tradición que vincula la fundación franciscana en el Portus Sancti Emetherii al paso, de ida o de vuelta, de Francisco en su peregrinación a Compostela. Consta documentalmente que los franciscanos estaban en el lugar hacia 1260. La fundación se hace fuera de las murallas de la villa en una antigua ermita dedicada a Sta. Mª Magdalena, próxima a la puerta de san Fernando, cerca de la fuente de Becedo, por el arroyo de la Mies del Valle. La comunidad pasó de la Conventualidad a la Observancia a principios del siglo XVI. Los hermanos han participado mucho en la vida de la población y han realizado una buena labor religioso-social en favor de enfermos, presos, moribundos y condenados a muerte. Han actuado también de capellanes y confesores de los dos monasterios de clarisas que había en la ciudad. Con frecuencia salían a predicar a numerosos pueblos comarcanos.
Reedificado y ampliado el convento en 1687, fue dotado de una capacidad de hasta 70 religiosos. En él pudieron estudiarse, ya desde el siglo XIV, artes, moral, gramática y teología. En 1836 tiene lugar la exclaustración, que marca el final de la comunidad. En 1936 es derribado el templo de san Francisco.
A los siete siglos de la primera fundación, los hermanos menores volvieron a la ciudad el 13 de mayo de 1956, instalándose en el popular y periférico barrio de Perines (travesía de Bustelo, hoy Mies del Valle); su labor preferente fue la de la catequesis, atención a los enfermos. En 1967 se inaugura el nuevo templo, que, en 1969 se erige en parroquia, con el título de Santa María de los Ángeles.
La comunidad está constituida actualmente por ocho hermanos. Las tareas apostólicas son las inherentes a la parroquia, la ayuda a Cáritas, atención a la Orden seglar franciscana, la Legión de María, grupos de lectura creyente.... Entre los hermanos hay uno que desempeña el cargo de delegado episcopal diocesano de ecumenismo y profesor del seminario, y otro que es el delegado episcopal diocesano de vida consagrada y vicepresidente del centro de estudios montañeses. - Bilboko iparraldean —Nerbioi ibaiaren ezkerraldean— dagoen bizkaitar herri bat da Santurtzi. Herri bereziki industriala izateaz gain, portu-herri eta arrantzale-herria da, Bilbo Handiari hertsiki lotua. XX. mendean zehar, eta batez ere 1950etik 1970era bitartean ezagutu zuen etorkin-jario handiaren ondorioz, asko hazi da bere biztanleria. 2001ean, adibidez, 47.865 bizilagun zituen. 1990az geroztik frantziskotar fraideen anaidi txiki bat dago San Joan auzoan (2.700 biztanle).
Anaidi hau, gizartean zuzenki murgildutako komunitate bat ezartzeko aukerari buruz fraideen artean egin zen gogoeta ireki batetik sortua da, proiektuan zuzenean parte hartuko ez zuten anaiek ere esku hartu zutelarik gogoeta horretan. Eta gogoeta haren fruitu, auzo baztertu, sozialki behartsu eta erlijio aldetik ahaztu hau aukeratu zen. Eratzekoa zen komunitatean, txikitasuna eta pobretasuna bezalako karismak zituzten anaiek hartu behar zuten parte; soldatapekoak izan behar zuten nahitaez, inguruko jendearen egoera sozio-ekonomikoarekin ahalik eta antzik handiena izango zuen bizimodua egingo zutenak, eta auzotarren elkarte-mugimenduetan lehiatsu parte hartuko zutenak. Planteatu zen, baita, gerora begira, anaidi txikietan bizitzeko bokazioak lantzeko aukera ere.
Anaidi honen bizitzako lehen hamarkadan sei fraidek parte hartu zuten: ez eliza propiorik eta ez auzoko pastoralgintzarik gabe, kaleko hezitzaile modura eta auzotar guztientzat ateak zabalik zituen etxebizitza batean. Gaur egun lau fraidek osatzen dute anaidi hau. - Gipuzkoako herri bat da Segura, Erdi Aroko (1265eko) hirigune txiki bat, bere hiri-egitura ia esateko bere horretantxe mantendu duena. Herri honek 1.223 biztanle zituen 2001ean.
Seguraren tradizio frantziskotarra Arantzazuko Santutegiari lotua dago, eta badu jadanik XVI. mendeaz geroztik isabeldarren komunitate bat (1933tik aurrera, kontzepzionistena). Fraide frantziskotarren egungo anaidia berria da oraindik (1981ekoa), bi jatorri edo iturburutatik sortua: alde batetik, Beasaingo Loinatz auzoko Igokundeko San Martin basilikatik, eta bestetik, Diozesiak Oria Garaiko edo Aizkorripeko ibarra frantziskotarren ardurapean jartzeko zuen interesetik.
Bi proiektuak anaidi bat bakarrean —Segurakoan— elkartu ondoren, ibarreko parrokiez (Segura, Zegama, Zerain eta Mutiloakoez) arduratzen dira bertako fraideak, lehen Beasaindik eramaten zituztenez —hots, Loinatz, Arriaran, Astigarreta eta Garingoaz— gainera, noski.
Anaidi honen egitekoak, beraz, parrokia-lanetara mugatzen dira funtsean, Segurako moja kontzepzionisten komunitatea eta San Bizenteren Karitateko Alabena zaintzeaz gain.
Bost fraide ditu gaur egun komunitate honek, eta horietako bakoitza parrokia edo gurtza-etxe banaz edo gehiagoz arduratzen da, elizbarrutiko eskualde-planetan kokaturiko pastoralgintza bateratuaren barnean betiere. - La historia franciscana de la ciudad de Soria es ya muy antigua. Dícese que se celebró en Soria un capítulo nacional en 1227 y una congregación general en 1233. Del antiquísimo convento de “San Francisco de Soria” queda lo que se conserva convertido en Hospital Provincial.
La nueva residencia franciscana pudo estrenarse el 18 de abril de 1920; en 1922 fue elevada a la categoría de convento.
La labor más importante realizada por la comunidad ha sido la de la enseñanza de los niños pobres de la ciudad en el Colegio de San José. En septiembre de 1920 se inició el primer curso escolar, con una asistencia de 200 niños en cuatro grados. En 1934 las clases eran seis y la matrícula de unos 400 alumnos. En 1953 se estableció el bachillerato elemental. Hoy día continúa funcionando el Colegio en educación infantil, primaria y secundaria, siendo abundantes los profesores seglares y ya escasos los religiosos. Una característica del colegio es la de su acogida de niños inmigrantes, lo que le ha valido el reconocimiento de no poca gente.
En 1940 se celebró la bendición de la nueva Iglesia conventual. La comunidad se dedica a la atención espiritual de la ciudad. Ha funcionado hasta hace poco una escuela de teología, dirigida por uno de los hermanos. Son capellanes de las hermanas clarisas de la comunidad de Santo Domingo. Trabajan también con otras comunidades religiosas femeninas, sobre todo franciscanas.. Atienden a la Tercera Orden seglar. - Gipuzkoa probintziako herri hau Oria ibaiaren arroaren erdi parean dago, eta inguruko herrien eskualdeburua da zerbitzuetan. Tolosak 8.111 biztanle zituen 1900ean, eta 2001ean, berriz, 17.020. Bi komunitate frantziskotar izan ditu herri honek bere historian: klaratarrena (1612koa) eta fraideena.
Tolosako San Frantziskoko fraideen komentua 1587an fundatua da, Ordenako Nagusi Francisco de Tolosaren ekimenez. Bai eliza eta bai komentua XVII. mendean eraiki zituzten, eta dorrea, berriz, 1640-1642an. San Jose ikastetxe ohia —fraideek gobernatua— garrantzi handikoa izan zen eskualde eta probintzia zibil mailan. Komentua eta ikastetxea errautsi zituztenean, elizaren hormak eta erretaula bakarrik salbatu ziren. Eraikin hau monumentu probintziala da gaur egun.
Tolosa karlisten mendeko eremuan zegoelarik, Estarta errestauratzaileak berriro ireki ahal izan zuen komentu hau 1875ean, baina —denen harridurarako— berehala uzteko, ordea, handik hilabete batzuetara alde egin behar izan zuen-eta liberalak etortzean. Frantziskotarren anaidia ez zen itzuliko behin betiko 1915era arte. Vatikanoko II. kontzilio aurreko urteetan, eta geroago ere, Tolosaldeko jende-andana handiak biltzen ziren komentu honetara aitortza egitera. Horregatik, bere pastoralgintzako profila franko bereizi izan da Arantzazuko probintziako gainerako komentuetatik bertako fraideek urteetan eta urteetan egin izan duten konfesonario-lan eskergarengatik.
Laikoei dagokienez, Hirugarren Ordenako Anaidian bildu dira hauek batik bat, jadanik 1935ean bazituen-eta 1.074 kide. Eta ildo horretatik bertatik jarraituz, Tolosatik gidatu izan dira Hirugarren Ordenari laguntzeko beste hainbat ekimen probintzia osora zuzenduta. Esate baterako, bertan argitaratu izan dira “TOF” delakoaren (Frantziskotarren Hirugarren Ordenaren) buletinak, bai gaztelaniaz eta bai euskaraz, 1935 eta 1945 artean. Bestalde, komentu honetatik Arantzazuko Santutegira antolatu izan diren herri zein eskualde mailako erromesaldiek gure egunetara arte iraun dute etenik gabe. Eta esan dezagun, azkenik, komentu honetan eratu zela formalki Jakin kultura-taldea (1973-1977), gero Donostiako Jakinen jarraituko zuena (1978).
Bertako anaidiak ez ditu inoiz 15 fraide baino gehiago izan, eta 11/14 kidez osatua egon da normalean. 2004ko urtean bederatzi fraide zituen, beren komentu-elizako bertako, Elduko elizako (1970...) eta Berrobiko parrokiako (1978...) gurtzaz arduratzen zirenak, katekesiaz eta gazte eta helduen prestakuntza erlijiosoaz ahaztu gabe. - En el barrio de Pajarillos, parte este de la ciudad de Valladolid, con fecha del 13 de septiembre de 1995 se estrenó una nueva fraternidad de cuatro hermanos; uno de ellos era sacerdote y los otros tres no lo eran a la sazón. Con el apoyo de la autoridad provincial y el deseo de ser una fraternidad inserta en un barrio pobre, se establecieron en la vivienda de C/ Juan Carlos I, 87, 3º D; hoy ocupan las viviendas E y F unificadas.
Los miembros de la fraternidad son en su mayor parte no-sacerdotes. Y la labor a que, desde el principio, se dedican, es principalmente de carácter social, pero combinándolo con otros trabajos de atención a grupos, de acompañamiento espiritual a personas particulares. Hoy, uno de ellos trabaja en la Cruz roja, como operador de teleasistencia y como asesor jurídico de extranjería en Red Incola; otro es el coordinador de esta Red; un tercero dedica su tiempo a Cáritas, como trabajador social; el cuarto, sacerdote, echa una mano casi habitualmente en plan pastoral a los hermanos de Paseo Zorrilla y se ocupa de la publicación de los libros de la Colección Hermano Francisco. - En la primera mitad del siglo XIII los franciscanos se encuentran en Valladolid; concretamente en Río de Olmos, a la orilla del Pisuerga. Adentrándose en la ciudad en el mismo siglo XIII, su dilatada presencia a lo largo más o menos de seis siglos está asociada a conventos muy conocidos en la ciudad: el de San Francisco, sobre todo éste, y el de San Diego, que como tales dejaron de existir en 1836 con la desamortización.
Tras una ausencia de 87 años, los franciscanos volvieron a la ciudad el 21 de octubre de 1923, y abrieron para el culto la pequeña iglesia de la Sagrada Familia en el Paseo de Zorrilla. En vista de las pequeñas dimensiones de la iglesia y de la necesidad de locales más amplios para el apostolado, se construyó, en la otra acera del Paseo de Zorrilla, una nueva iglesia, dedicada a San Antonio y abierta al culto el 31 de diciembre de 1959, y que se erigió canónicamente en parroquia en 1965, recibiendo más tarde el título de la Inmaculada Concepción. Adosado a la iglesia se construyó el nuevo convento, en funciones a partir del 1 de mayo de 1969.
Actualmente la comunidad se dedica a labores pastorales muy variadas: la educación en la fe de niños, adolescentes y jóvenes, la formación permanente de adultos, la atención a enfermos, inmigrantes, necesitados por medio de seglares; el cuidado de la Orden franciscana seglar, de la Legión de María. En esta iglesia, y asociada a OFS, radica la Cofradía de la Cruz desnuda. Varios de los miembros de la comunidad atienden también a comunidades religiosas femeninas franciscanas. Y últimamente asisten regularmente algunos domingos a algunas parroquias rurales de la diócesis. - Gipuzkoar herri hau Bizkaiko Golkoaren ertzean dago. Bere bizitza sozioekonomikoaren garapenean industria eta turismoa izan ditu zutabe nagusi, eta gainera, neurri handi batean, bizitegi-herri bat dela ere esan behar da. 21.211 biztanle zituen 2001ean.
Oñatirekin batera, Zarautz izan da Aro Garaikideko frantziskotar historian jarduerarik oparoenak eman dituen herria. Hasteko, Zarautzek bi frantziskotar komentu zituen XVII. mendean: frantziskotar erregularrena bata (San Joan Bataiatzailearena, 1610ekoa) eta klaratar mojena bestea (Santa Klara monasterioa, 1611koa).
San Joan Bataiatzailearen komentua, hasiera batean, erretiro-etxea —erlijio-bizitza zorrotzagokoa— zen Kantauri/Arantzazuko probintziaren barnean, harik eta 1840an Esklaustrazioko legeek itxiarazi zuten arte. Bien bitartean misiolari-kolegio ere izan zen, 1746az geroztik. Horren ondorioz, liburutegi aberats baten jabe zen kolegioa, garai hartako prediku- eta espiritualitate-liburu ugarirekin, euskal literaturako original argitaragabe biziki baliotsuekin batera. Horrela, esate baterako, Etxeberri Sarakoa, Joan Antonio Mogel, etab.en lanak.
Esklaustrazio ostean goiz zaharberritu bazuten ere (1867an), bigarren karlistaldiaren ondoren eman zioten behin betiko egitura, eta bertatik ekin zitzaion, erakunde mailan, Arantzazuko probintziaren berreraikuntza orokorrari. Eta, etenaldi labur bat edo besterekin, bera izan zen kuria probintzialaren egoitza ere 1925era arte.
XX. mendeari dagokionez, fraide-komentu honetan sortutako ekimenek pastoralgintza, hezkuntza eta gizarte mailan izan duten eragina nabarmen-nabarmena izan da Zarautzen eta eskualde osoan. Jadanik 1911n hasi, eta pixkana-pixkana gero eta gehiago garatu zen frantziskotar hezkuntza-sistema irakaskuntza arautu eta ez-arautuetaraino zabaldu da, Marrazketa, Musika, Lanbide Heziketa, Lehen eta Bigarren mailako Irakaskuntza, Batxilergoa, etab. besarkatuz; eta bertako fraideen kopuru handi baten lana ez ezik, herriko jendearen era guztietako lankidetzaren beharrean gertatuz.
Gaur egun (2004an), bi fundazio arduratuko dira multzo horretaz guztiaz: alde batetik, Jose D. Epelde Fundazioak (frantziskotarren, familia-gurasoen eta irakasleen partaidetzarekin) Antoniano Ikastetxea eramango du (Haur-hezkuntza, Lehen mailako Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza), eta bestetik, berriz, Bitoriano Gandiaga Fundazioa (frantziskotarren eta Orio eta Zarauzko ikastolen partaidetzarekin) Oteiza Lizeo Politeknikoaz arduratuko da (Batxilergoak eta Zikloak).
Zarauzko anaidia 18 fraidek osatua dago gaur egun (2004an), irakaskuntzan, bertako parrokia-elizako elizkizunetan eta bestelako jardueretan (sakramentu-bizitzan, katekesian, helduen erlijio-prestakuntzako taldeetan, etab) lan eginez, eta herriko eta eskualdeko plan pastoral bateratuan lagunduz.