mendi-irteerak

Arantzazu, mendi-irteera, BiozkorniaTxangoak 7 ordu eta erdi iraungo du, eta 720 metroko desnibela dauka.

1. Arantzazuko Santutegia Hotela
Hemendik Sindikako aldapa igo eta metro gutxira Duruko artzai-kortarako norabidea adierazten duen seinalea ikusiko dugu. Aurretik bide honek eskaintzen duen ikuspegiaz gozatu ahal izango dugu Gandiaga Topagunearen eta duela gutxi zabaldutako Arantzazuko Parketxearen kokalekuaren talaia gisa.
2. Duruko korta
Korta hau hegoekialdeko norabidetik inguratuko dugu. Bideak pagoen eta pinuen basoa zeharkatzen du. Gora goazela, metro gutxira, basoak protagonismoa mendiko larre zabalei uzten die. Zaldiak eta ardiak maiz izaten dira bertan, udako hilabeteetan bazkaleku ederra izaten dutelako gain haietan.
3. Malla
Haren formak gogorarazten digu Malla ere saroia edo korta dela. Baitan tumulua du, gure arbasoen aztarna arkeologikoa. Egun eguzkitsuetan eta beroetan mendizaleek gerizpea bilatzen dute Mallan, gunea babesten duten pinu eta izei handientsuen adar itxiek gordetako freskura.
4. Ezkista
Igoerari jarraituz, malda baretu egiten dela nabari da. Ordu arte egindako ahaleginak badu saria, eta Aizkorri-Aratz Natura-Parkeak horren berezkoak dituen mendiko larre berde amaitezinez janzten da gainaldeko bista. Tellakaskuetako gainaren babesean, Ezkista eskia praktikatzeko leku aproposa da.
5. Biozkornia
Biozkornia muinoa da, Arriurdin eta Artzanburu artean, Goierri ikusteko balkoia. Igarobidea oraindik Goierriko udalerrietatik (Zerain, Zegama, Segura eta Legazpi gehienbat) Arantzazura datozen erromesen pausoen lekukoa da. Legendak dioenaren arabera, Ama Birginak Aralartik Arantzazurako bidea egin zuen, haurra besoetan, eta bidean atseden hartu zuen muino honetan Txindokira begira dagoen harrizko aulkian.
6. Artzanburu
150 metroko malda malkartsuak bereizten ditu Biozkornia eta Artzanburuko gaina. Mendizale askok esaten du gain honek Aizkorriko mendizerraren iparraldeko aldearen panoramika ederrenetakoa eskaintzen duela, eta zerua garbi dagoen egunetan bistak Gipuzkoako kosta ere hartzen duela. Artzanburura igotzea aukerakoa da ibilbide honetan. Ez igotzea erabakitzen dutenek hegoaldeko aldeko bideari ekingo diote, eta Artzanburuko trikuharria bisitatu ahal izango dute. Gune hau igarota ibilbidea lauagoa da, eta Enaitz eta Gorostiaran mendi-magalak zeharkatzen dituen ardibidea ikus daiteke. Gutxika bista artalde zabalek bazkatzeko larreetan galduko zaigu: Urbiako poljea dugu.
7. Urbia
Urbia tamaina handiko poljea da. Bertan lurrak jasaten duen zokogune handia bereizten da, kareharrizko egitura geologiko handiz inguratua. Horrez gain, artzainen eta mendizaleen aterpea da. 1925ean eraikitako fondan bazkalduko dugu.
8. Arantzazu
Arantzazurako jeitsiera betiko bidetik egingo da Elorrolako muinotik gertu dagoen ermitatik igarota.

FaLang translation system by Faboba

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu helburu analitikoetarako eta publizitate pertsonalizatua erakusteko, zure nabigazio-ohituretan oinarrituta (adibidez, bisitatutako orrialdeak). Cookie guztiak onar ditzakezu "onartu" botoia sakatuz edo horiek konfiguratuz edo haien erabilera ukatuz "konfiguratu" botoia sakatuz. Informazio gehiago lor dezakezu edo, ondoren, doikuntzak aldatu gure Cookien politikan.