berriak

sorozabal

Arantzazu maitatzeko eta zaintzeko modu asko daude. Bat, oso zehatza, garbiketa lanak egitea da. Hilean behin, boluntario talde bat elkartzen da Arantzazun, basilikaren inguruak garbitzeko eta txukuntzeko: bide bazterrean pilatzen diren plastiko eta zaborrak bildu; hostoak kendu, oinezkoen pasabidetan inork irrist ez egiteko; estolda zuloak libratu, euria datorrenean urak bere bidea topa dezan; belar txarrak erauzi, eta ahal denean, basilika barruko eserlekuak eta lurra garbitu. Urtetan frantziskotarrek beraiek egindako lanak, baina aurrerantzean Arantzazuko fraideek beren gain hartu ezingo dituztenak. Horregatik, Arantzazuko Adiskideen Elkarteak hilero egiten du auzolanerako konbokatoria. Goiz eta arratsaldeko lana izaten da, eta tartean, otordurako gonbita Sindikako jatetxean; baina bakoitzak bere neurrira parte har dezake, sasoiaren eta denbora librearen arabera.

Abuztuaren 6an egin zen azkenengo deialdia eta egun horretakoa da goiko argazkia. Hurrengo hitzordua, abuztuaren 26an izango da, 9:30etan Sindikako tabernan, ohi denez. Parte hartzeko interesa duenak, hortxe dauka hitzordua

FaLang translation system by Faboba

Datozen ekintzak

Horixe da Arantzazu: “bila dabiltzan pertsonentzako lekua”, eta honakoa gure eskaintza:

26
api.
Asis Topagunea
Una propuesta sencilla, de fin de semana, en silencio.

11
mai.
(Manex Beristain Agirre)

12
mai.
HAURRENTZAKO ARTE-LANTEGIA / TALLER ARTÍSTICO PARA NIÑ@S

17
mai.
Asis Topagunea
Una propuesta sencilla, de fin de semana, en silencio.

17
mai.
Asis Topagunea
Una propuesta sencilla, de fin de semana, en silencio.

17
mai.
Asis Topagunea
Dirige: Izaskun Andonegi

Arantzazu birtuala

arantzazu360

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu helburu analitikoetarako eta publizitate pertsonalizatua erakusteko, zure nabigazio-ohituretan oinarrituta (adibidez, bisitatutako orrialdeak). Cookie guztiak onar ditzakezu "onartu" botoia sakatuz edo horiek konfiguratuz edo haien erabilera ukatuz "konfiguratu" botoia sakatuz. Informazio gehiago lor dezakezu edo, ondoren, doikuntzak aldatu gure Cookien politikan.