‘Eulate + Ayesta. Arte- eta bizitza-esperientzia bat’ izeneko erakusketa azken txanpan sartu da. D’Museoan, Donostiako Santa Marta Museoan, igandea arte, ekainak 28, ikusgai izango dira Xavier Álvarez de Eulate (Donostia, 1919 – Bermeo, 2012) artista frantziskotarraren eta Juan Ayesta (Beasain, 1960) margolariaren artelanak. Erakusketa gertutik ezagutu nahi duenarentzat, antolakuntzak azken bisita gidatua eskainiko du ostiral honetan bertan (ekainak 26). Arratsaldeko 18:00etan hasita, Juan Ayesta margolariak gidatuko du doako saioa. Bisita gaztelaniaz izango da, eta parte hartzeko aurrez izena ematea komeni da 617256284 telefono-zenbakira deituta edo Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. posta elektronikora idatzita. Bestalde, honako hau da erakusketaren ordutegia: lan egunetan, 10:30etatik 13:30etara eta 16:00etatik 19:00etara; larunbatean, 10:30etatik 13:30etara eta 16:00etatik 18:00etara; eta igandean, aldiz, 16:00etatik 19:00etara.

FaLang translation system by Faboba

Iragarkiak

Agenda

al. as. az. og. or. lr. ig.
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
No hay próximos eventos!