Fundazioa

Centro Gandiaga copyright Quod SailOinarrizko premien, bizikidetzaren eta balioen ikuspegitik abiatuta, gure gizarteak, etorkizunean (epe ertain eta luzean) izango dituen erronka nagusiak herritarren inplikazio zuzenetik eztabaidatzeko, Arantzazu Gaur Fundazioak Arantzazuko Gizarte Berrikuntza Laborategia jarri du abian.

 

Arantzazu etorkizunera begira jartzen duen proiektua da Gizarte Berrikuntza Laborategia, eta testuinguru honetan, Arantzazu Gaur Fundazioak aurrera begirako bide horretara bideratzen dituen baliabideak berregokitu eta baliabide berriak gehitzeko beharra dauka.

Arantzazu Gaur Fundazioak, erakunde pribatu izanik ere, borondate osoa dauka beharrezkoak dituen kontratazioei publikotasuna eman eta eragile desberdinen proposamenei aukera-berdintasunean ateak irekitzeko.

Besteak beste, Komunikazio Plan Integrala diseinatzeko zerbitzua kontratatzeko beharra sortu da, ondorengo irizpideekin.

  • Proposamenak aurkezteko epea: azaroak 3

Zalantzak argitzeko: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

FaLang translation system by Faboba

Iragarkiak

Oinarrizko premien, bizikidetzaren eta balioen ikuspegitik abiatuta gure gizarteak, etorkizunean (epe ertain eta luzean) izango dituen erronka nagusiak herritarren inplikazio zuzenetik...

Oinarrizko premien, bizikidetzaren eta balioen ikuspegitik abiatuta, gure gizarteak, etorkizunean (epe ertain eta luzean) izango dituen erronka nagusiak herritarren inplikazio zuzenetik...