berriak

Asisko Espiritua 2019

Hoja espirituAsis 19EGITARAUA

  • 10,30 – 12,00: HITZALDIA -CONFERENCIA

Mons. Santiago Agrelo, Tanger-eko obispo emeritoa, inmigranteekin esperientzia luzea daukana.  “La Iglesia al encuentro del Islam”.

  • 12,30: OTOITZALDIA:

Basilikan, aurten kristau eta musulmanen artean antolatutako otoitzaldia.

  • 13,30: BAZKARIA (“Hotel Hospedería” 15 €)

Izena ematen dutenentzat.
Harremanetarako telefonoa: 662 181 353.

Oskarbi Taldeak Oteiza eta Gandiaga omenduko ditu Arantzazuko kontzertu berezian


Oskarbi Taldeak kantaldi berezia eskainiko du Arantzazun Jorge Oteiza eta Bitoriano Gandiaga gogoratzeko xedez. Eskultorearen ibilbide artistikoa omentzeko ere baliatuko du hitzordua talde gipuzkoarrak. ‘Oteizaren hutsunetik, Gandiagaren hitzetara’ izenburupean, doako kontzertua urriaren 12an (18:00etan) izango da Gandiaga Topaguneko areto nagusian. Kantu emanaldiak Orioko eskultoreak duela 50 urte bukatu zuen proiektu eskultorikoaren mende erdiko ospakizun programarekin bat egingo du. ‘Oteiza eta Arantzazuko estatuaria, 1950-1969’ izenburupean garatzen ari den egitaraua, Jorge Oteiza Fundazio Museoak, Arantzazu Gaur Fundazioak eta Arantzazuko Frantziskotarrek prestatu dute.
1966. urtean sortua, Oskarbi ‘Ez Dok Amairu’ mugimenduko kide izandako taldea da. Datorren hilean 53 urte beteko ditu, batetik, aintzinako euskal kantu herrikoiak biltzen, egokitzen eta zabaltzen; eta bestetik, kantu berriak sortzen Oskarbiren faktorian. Ehunka emanaldi eskaini ditu urte hauetan guztietan. Arantzazun, hain zuzen, Bitoriano Gandiaga zenaren omenezko mezan parte hartu zuen talde pasaitarrak. Erabateko kontzertu izaera duen ekitaldirik, ordea, ez du inoiz Arantzazun egin. Gandiaga Topagunekoa, beraz, lehen aldia izango da. Baina Arantzazurekin edukitako zeharkako harremana, nolabait, biribiltzeko asmoa ere badu emanaldiak. Izan ere, Santutegiko historian, zein Arantzazuko Frantziskotarren Probintzian, garrantzi handia izan duten Bitoriano Gandiaga frantziskotarraren eta Jorge Oteizaren eragina izan baitu taldeak.
Oskarbik biekin lan egin du. Jorge Oteizak, adibidez, taldearen ikurra eta lehen disko txikiaren azala (1969) egin zizkion taldeari. Zirkuluen eta kulturen inguruko teorian oinarritu zen Oskarbiren logotipoa egiterako garaian. Halaber, Eskutari (1972) laneko azalaren egile ere izan zen Oteiza, Felix Garridorekin batera. Taldearen hirugarren diskoa izan zen horretan, gainera, Bitoriano Gandiagaren poema bat abesti bilakatu zuten, ‘Bai, bai, baina gero ez’ izenburupean. Halaber, olerkari frantziskotarrak 3 olerki prestatu zizkion berariaz Oskarbiri.
Kontzertua euskara hutsean izango da eta sarrera doakoa izango da. Baina leku mugatuak daudenez, etorriko direnen baieztapena eskatzen dizuegu. Izen-ematea 943 71 65 75 telefono zenbakira deituz egin daiteke, edo Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. posta elektronikora mezua idatziz.

Kontzertua: ‘Oteizaren hutsunetik, Gandiagaren hitzetara’
Oskarbi Taldea
Ahotsak:
Maite Aizkorreta, Beronik Ondikola, Bakartxo Maritxalar, Joselu Treku, Iñaki Maritxalar y Carlos Ruiz.
Musika-tresnak:
Gitarra: Iñaki Maritxalar, Akordeoia: Carlos Ruiz, Teklatua: Joana Ortega, Txirula: Gontzal Iñarra, Biolina: Maite Lopez de Arbina.
Egitaraua:

1) Sarrera
-TREBIÑUN DANTZAN. Musika: Carlos Ruiz / Oskarbi. 2019
-KANTU KANTA KANTORE. Hitzak: Joxelu Treku. Musika: Buhaminak / Oskarbi. 2017
-TRINIDADEAK. Hitzak: Herrikoia. Musika: Herrikoia (Sakana) / Oskarbi. 1972 / 2018
2) Oteiza
-HIRU GAUEAN. Hitzak: Jorge Oteiza. Musika: Luis Romero / Oskarbi. 1970 / 2016
-ESKUTARI. Hitzak: Fernando Artola (Bordari). Musika: Luis Romero/ Oskarbi. 1972 / 2003
-ANDROKANTO. Hitzak: Luis Romero. Musika: Luis Romero / Oskarbi. 1975 / 2003
3) Gandiaga
-HITZ URRI BATZUK. Hitzak: Bitoriano Gandiaga. Musika: Luis Romero / Oskarbi. 1975 / 2004
-KUKUAK UMEAK. Hitzak: Gandiaga / Herrikoia. Musika: Iñaki Maritxalar / Oskarbi. 2012
-EZ DAKIT ZERGATIK. Hitzak: Bitoriano Gandiaga. Musika: Luis Romero / Oskarbi. 2004
-BAI BAI BAINA GERO EZ. Hitzak. B. Gandiaga. Musika: L. Romero / Oskarbi. 1972 / 2016
4) Bukaera
-MARIÑELA. Hitzak. J. Kamusarri. Musika: Iñaki Maritxalar / Oskarbi. 2016
-XIRIMIRI. Hitzak: Joxelu Treku. Musika:Iñaki Maritxalar / Oskarbi. 2012
-ZAZPI URTE. Hitzak: Herrikoia / Joxelu Treku. Musika: Herrikoia / Oskarbi. 2016
-MENDIRA NAIZ. Hitzak: Joxelu Treku. Musika: Iñaki Maritxalar / Oskarbi. 2016
 

‘Harrizko gorputza, buztinezko arima’ haurrentzako lantegia Gandiaga Topagunean

Arteak eta sormenak bat egingo dute, beste behin ere, Maushaus arkitektura-estudioren eskutik Arantzazuko Gandiaga Topagunean. Izan ere, 6 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzendutako lantegiaren lehen saioa egingo baitute larunbatean (10:30-13:30). ‘Harrizko gorputza, buztinezko arima’ izenburupean, tailerrak bere partaide kopurua beteta du jada, eta honebestez, ekimenak aurreko urteetan antolatutako antzeko lantegien arrakasta errepikatuko du.

Lantegiaren bigarren saioa urriaren 19an egingo dute, eta parte hartu nahi duenak oraindik tokia badu. Izen-ematea telefonoz egin daiteke (943716575 -662181353) eta baita posta elektronikoz ere (Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.). Jorge Oteiza Fundazio Museoak, Arantzazu Gaur Fundazioak eta Arantzazuko Frantziskotarrek elkarlanean prestaturiko ‘Oteiza eta Arantzazuko estatuaria, 1950-1969’ programaren baitan kokatzen den tailerrak, Jorge Oteizak Arantzazuko basilikan duela 50 urte gauzatu zuen proiektu eskultorikoa izango du ardatz.

Maushaus estudioko arduradunen harrerak emango dio hasiera saioari, eta Gandiaga Topagunean zabalik dagoen erakusketa ikusita, haurrek basilika bisitatuko dute. Bertan, Pietatea eta apostoluen inguruko azalpen didaktikoak entzungo dituzte. Jarraian, Gandiaga Topagunera itzuliko dira eta teknikaren araberako lan artistikoak sortuko dituzte. Lehendabiziko ariketan, paperarekin gorputz hiberbolikoen collage-a egingo dute; ondoren, buztina erabilita, apostoluen espresio ezberdinak landuko dituzte; eta azkenik, basilikako murrurako egin gabe geratu zen erliebearen planteamenduaren inguruan lan egingo dute. Bukaeran, sortutako artelanak ikusteko gonbita egingo zaie familiartekoei.

Oteizaren artelanak Arantzazun jarri zireneko 50. urteurrenaren oroitzapen-jardunaldia egingo dute Gandiaga Topagunean

Gandiaga Topaguneak, 2019ko irailaren 21ean, oroitzapen-jardunaldia hartuko du Arantzazuko basilikako fatxadan Oteizaren obra jarri zuteneko 50. urteurrenaren harira. Ospakizun berezi horretan zehar, Oteiza eta Arantzazu gai dituzten adituek osatu mahai ingurua izango da, Elena Martinek Oteizaren proiektuari buruz egingo duen azalpen irakurketarekin batera; eta, guztia osatzeko, Kukai Dantza-ren emanaldia.
Ekitaldia 11:00etan hasiko da Gandiaga Topaguneko ekitaldi aretoan, mahai inguruko partaideak Miguel A. Alonso del Val arkitektoa, Javier Gonzalez de Durana historialaria, Juan Ignacio Larrea frantziskotarra eta “Oteiza eta Arantzazuko estatuaria” proiektuaren komisario eta Oteiza Museoko kontserbatzaile Elena Martin direla; Jorge Oteizak Arantzazun egin lanaren garrantzia aztertuko dute, une hartako testuinguru kultural, sozial eta politikoarekin batera.
Ondoren (13:00 h), Elena Martinek Oteizaren proiektuari buruzko azalpen irakurketa bat egingo du, horretan aztertuz bai haren bilakaeraren giltzak bai enkargu horrek Oteizaren ibilbide pertsonal eta artistikoan izan zuen garrantzi eta esangura. Saio hori basilikan bertan izango da, eta Kukai Dantza-ren partaidetza ere izango du, eskultorearekin eta horrek Arantzazurekin izan zuen harremanarekin lotutako pieza batzuk interpretatuko ditu eta.
Saioetarako sarrera librea da, baina toki kopurua mugatuta dago. Beraz, ezinbestekoa da bertaratzea berrestea, irailaren 20a baino lehen betiere, 943-716575 telefono zenbakian edo Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidean.
Ekitaldi hau Jorge Oteiza Fundazio Museoak, Arantzazu Gaur Fundazioak eta Arantzazuko Frantziskotarrek sustatu duten “Oteiza eta Arantzazuko estatuaria, 1950- 1969” programaren parte da. Programa hori urtean zehar ari da garatzen, Arantzazuko proiektu artistikoaren garrantzia eta kultur esangura analizatu eta hedatzearren.

Xavier Álvarez de Eulate eta Jorge Oteiza gogoan izango dituzte Arantzazuko VII. pintura-lehiaketan

Arantzazuko Basilikako beirateen egile den Xavier Álvarez de Eulateren ibilbide artistikoa aintzat hartzea eta egindako lanari omenaldia egitea izango da irailaren 14an, larunbata, Arantzazuko Adiskideak elkarteak eta Arantzazu Gaur Fundazioak antolatzen duten pintura-lehiaketako xede nagusia. Hitzorduaren 7. ekitaldia berezia izango da. Izan ere, artista frantziskotarraren jaiotzaren mendeurrena baita aurten. Halaber, Jorge Oteizak Arantzazun gauzatutako proiektuaren 50. urteurrenaren harira, eskultore oriotarra eta haren lanak gogoan izango dituzte. Hori dela eta, antolakuntzak 'Oteiza eta Arantzazuko estatuaria' sari berezia sortu du.
'Xavier Álvarez de Eulate' pintura-lehiaketako VII. ekitaldian nahi duten guztiek parte hartu ahal izango dute parte, hiru kategoria baitaude: helduena (16 urtetik gorakoak), gazteena (16 urte artekoak) eta haurrena (11 urte artekoak). Lehiakideek Arantzazuko Santutegiko edozein zoko, paisaia edo monumentu margotu ahal izango dute, eta teknika librea baliatuz sortutako lan bakarra aurkeztu.
Zigilatzea eta izen-ematea Arantzazuko Gandiaga Topagunea kultur zentroan egingo dira 10.00etatik 12.00etara, eta obrak 16.00etatik 17.00etara entregatu beharko dira leku berean eta sinadurarik gabe. Arte-munduko profesional desberdinez osatutako epaimahaiak erabakiko du nortzuk izango diren irabazleak. Helduen kategoriako lehen saridunak 1.500€ eta diploma lortuko ditu, bigarrenak 750€ eta diploma eta hirugarrenak 400€ eta diploma. ''Oteiza eta Arantzazuko estatuaria' sari bereziko garaileak, aldiz, 1.500€ eskuratuko ditu. Bestalde, gazteen eta haurren kategorietako lehen eta bigarren irabazleek pintura-material sorta bana eskuratuko dute.
Saritutako lanak eta epaimahaiak aukeratukoak ikusgai izango dira urriaren 26tik azaroaren 10era bitartean Gandiaga Topagunean. Erakusketa asteburuetan eta jai-egunetan egongo da zabalik 11.00etatik 14.00etara, eta sarrera doakoa izango da.
Izena aurretik eman nahi dutenek Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. posta elektronikora idatz dezakete edota 943-716575 telefono-zenbakira deitu.

Bederatziurrena 2019. Mezako testuak

 
 
Bederatziurreneko Meza-testu guztiak. Arantzazuko Andre Mariaren bederatziurrena egiten dutenentzat lagungarri izatea da gure asmoa eta gogoa.

Eulate, argi handi bat!

HAURRENTZAKO ARTE-LANTEGIA

NORI ZUZENDUA:
6-12 urte bitarteko haurrei
DATAK:
maiatzak 25 edo ekainak 15, larunbatak
ORDUTEGIA:
10:30-13:30
TOKIA:
"Gandiaga Topagunea" Arantzazu (Oñati, Gipuzkoa)
PREZIOA:
3€
IZEN-EMATEA:
943716575 - 662181353
Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

NARRAR VIDAS (en lugar de diagnosticar enfermedades) Y ACOMPAÑAR PERSONAS

El acercamiento médico y rehabilitador a las personas con enfermedades o déficits importantes genera una reducción de la persona a sus discapacidades y un trato incorrecto al no reconocer su dignidad y capacidades, que en muchas ocasiones genera daño.

El taller pretende cambiar la mirada, la perspectiva, a quienes nos acercamos como profesionales o cuidadores a las personas que requieren cuidados prolongados, para así generar relaciones que mutuamente nos enriquezcan

DESTINATARIAS: Cualquier persona acompañante o cuidadora de personas que requieren cuidados o atención prolongada

ANIMAN: Marije Goikoetxea Iturregui (Psicóloga, teóloga y experta en ética asistencial).  Belén Molina (Médica de cabecera). Naomi Hasson (Enfermera, especialista en cuidados paliativos).

Fecha: 11 Y 12 DE MAYO El curso comenzará el viernes 10, con la cena (a las 20,00h) y acabará el domingo 12, después de comer

Precio: 130 euros (incluida pensión completa los dos días)

Para inscribirse e-mail: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

 

Ejercicios para la vida ordinaria. Ser humanos, abiertos a Dios

arantzazu udazkeneanAbenduko "zubia" aprobetxatuz, Arantzazun, bila dabiltzan pertsonentzat jardunaldi batzuk prestatu ditugu erretiro moduan.

"Zubi" bat modu askotara aprobetxa daitekeela gauza jakina da. Arantzazun beharrezkoa iruditu zaigu aukera hau eskaintzea egun batzuetan gelditu nahi duten kristau laikoei, hausnartzeko, kristau bizitzari neurria hartzeko eta Jesusen bideari biziberrituta berrekiteko.

Horrelako zerbaitean interesik baduzu, hona hemen hainbat datu:

DATAK: 2018ko abenduak 7-9* 
ZUZENDARI: CRISTINA ERCE
TOKIA: ASIS TOPAGUNEA. Arantzazu

* Erretiroa abenduaren 7an hasiko da, 10,00etan, eta 9an, bazkariarekin bukatuko da.

 

 

 

Vaciarse para llenarse de nada en Aranzazu

16 al 17 de noviembre
Curso de Espiritualidad

Todas las grandes tradiciones espirituales han buscado y propuesto el camino del del vaciamiento del propio ego para lograr la plenitud: 
Aranzazu es un lugar de espinos, de vacíos, de nadas…un lugar para descubrir caminos nuevos de autorrealización que no se consiguen, sino que se regalan en el menos.

El objetivo del curso es experimentar el camino del VACIAMIENTO personal y anhelar que se nos regale gratuitamente sentido y salvación en el mismo.

Es un CURSO EXPERIENCIAL (no de conocimientos), de experiencia personal (no grupal) principalmente en silencio y de carácter ESPIRITUAL (no explícitamente religioso, aunque desde la perspectiva principal de la experiencia religiosa cristiana).

Anima: Marije Goikoetexea Iturregui. Psicóloga y teóloga

Gehiago irakurri...
FaLang translation system by Faboba

Agenda