berriak

Arantzazu, sarean

Etxealdi garai hauetan Arantzazuk leihotxo batzuk zabaldu nahi ditu zurean, eta sarean hainbat baliabide jarri ditugu denon eskura: aldizkaria, Igandetako irakurgaiak eta Arantzazuko kanta berriak.

 
 

Arantzazu eta etxealdia

Martxoaren 15az geroztik, basilikako ateak itxita daude, eta eukaristiaren ospakizuna kendu egin da publikoari begira; era berean, itxita daude Asis topagunearen ateak, Gandiaga topagunearen ateak, Hospederia hotelaren ateak … eta, esaten den bezala, Arantzazun "ez da arimarik ikusten".

Jakina, Asis topagunea gure espiritualtasun-etxean zeuden konpromiso guztiak beste agindu batera arte atzeratu dira (topaketak, ikastaroak, erretiroak …); era berean, GANDIAGA Topagunea bilera-zentroak ateak itxi ditu eta talde, enpresa eta pertsonekin hartutako konpromisoak atzeratu ditu … eta gauza bera esaten da egun hauetan itxita dagoen Hospederia hotelari buruz.

Gehiago irakurri...

'Eulate + Ayesta. Arte- eta bizitza-esperientzia bat' erakusketa, apirilaren 19a arte ikusgai

D’Museoak eta Arantzazu Gaur Fundazioak elkarlanean antolatuta, ikusgai dago jada ‘Eulate + Ayesta. Arte- eta bizitza-esperientzia bat’ izeneko erakusketa D’Museoan, Donostiako Santa Marta Museoan. Inauguratu berri den proiektuak gogora ekarri nahi ditu Xavier Álvarez de Eulate (Donostia, 1919 – Bermeo, 2012) artista frantziskotarra eta Juan Ayesta (Beasain, 1960) margolaria. Biek ala biek giza harreman eta artistiko estua izan zuten. Horren isla da bien lanekin osaturiko bilduma. Artelanak apirilaren 19a arte ikus daitezke D’Museoan.

Gehiago irakurri...

Doluaren bidetik

- 2019 abenduaren 6-7 eta 8: Bizipen-lantegia: Doluaren bidetik, maitatutako norbait galdu dutenentzat.

- 2019ko abenduaren 14an (10:00 - 13:00), Doluan dauden familientzat gabonetan aurre egiteko iradokizunak: “Eguberri da… eta nire etxean aulki bat hutsik dago”.

Gidari: Izaskun Andonegi

 

Arantzazu Durangoko azokan

Abenduaren 5etik 8ra Durangoko Azoka euskaldunen eta kultur-zaleen arteko topaleku bihurtuko da. Urtero bezala, Arantzazuko Edizio Frantziskotarrak luzatu zaion gonbitea hartu du, eta aurten ere bertan izango da.

Gure sal-lekua Barrenkale 16an dago, eta bertan ez da falta izango Arantzazuko 2020 egutegia. 74 urte Euskal Herriko etxeetara iristen! Aurten Oteitzaren apostoluak jasotzen dituen orma-egutegi eder bat ere salgai daukagu.

Horretaz eta betiko liburuetaz gain, aurten hainbat berrikuntza interesgarri ditugu eskaintzeko:

Gehiago irakurri...

Programa del Centro de Espiritualidad para este curso

Programa 2019 2020Como todos los años, el Centro de Espiritualidad de Arantzazu, “Asis topagunea”, acaba de publicar su programa de ofertas y propuestas para este curso 2019-2020.

También como otros años, y como no cabe pensar de otra forma de una casa de espiritualidad, la mayor parte son ofertas de ejercicios espirituales y retiros, así como encuentros varios de temática diferente. Para este tiempo, esperando el adviento y la navidad, llama la atención la oferta de un encuentro vivencial que se llama: “Por el camino del duelo. Para quienes han perdido algún ser querido”. El encuentro lo dirige Izaskun Andonegi, que es enfermera paliativista y psicosocial, asesora experta en duelo y directora de BIDEGIN, asociación apoyo en el duelo. 

Gehiago irakurri...

Azaroaren 16an izango da Arantzazuko Mikopoteo jardunaldiaren IX. ekitaldia

Arantzazuko Adiskideak elkartearen, Arantzazu Gaur Fundazioaren eta Arantzazuko Parketxearen ekimenenez, Mikopoteo jardunaldia izango da Arantzazun azaroaren 16an. Hitzorduaren IX. ekitaldia Gandiaga Topagunean abiatuko da (18:00) Raul Fraile adituak eskainiko duen ‘Magia mikologikoa: perretxikoen inguruko gauza harrigarriak’ hitzaldiarekin.

Jarraian, Arantzazuko Santutegia Hotela, Goiko-Benta, Milikua, Sindika eta Zelai-Zabal jatetetxeetako sukaldariek prestatutako mikopintxoak aurkeztuko dituzte. Ondoren, bertaratutakoek Arantzazuko gastronomia-zirkuituko ibilbidea egingo dute ekitaldi honetarako sortutako mokadu bereziak dastatzeko xedez. Informazio gehiago: 943782894/669335183 edo Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.
 

ASISKO ESPIRITUAREN OSPAKIZUNA ARANTZAZUN

Joan den urriaren 26an  "Asisko Espiritua" ospatu zen Arantzazun. Juan Pablo IIa munduko beste buru erlijiosoekin elkartu zen 1986aren urriko azken larunbatean Asisen eta harrez gero, Arantzazun, Asisko espiritua gogoratzen da urtero, urriko azken larunbatean.

Aurtengo ospakizunak, bestalde, bazuen izaera berezi bat. Izan ere, Asisko Frantzisko eta Egiptoko sultana zen Malik el Kamil-en arteko topaketaren 800. urteurrena da aurten. Gertakari horrek Asisko Frantziskorengan eragin handia izan zuen, eta desberdinarekiko hurbilpen-metodologia berri baten aurrean jartzen gaitu.

Gehiago irakurri...

Oskarbi Taldeak Oteiza eta Gandiaga omenduko ditu Arantzazuko kontzertu berezian

Oskarbi Taldeak kantaldi berezia eskainiko du Arantzazun Jorge Oteiza eta Bitoriano Gandiaga gogoratzeko xedez. Eskultorearen ibilbide artistikoa omentzeko ere baliatuko du hitzordua talde gipuzkoarrak. ‘Oteizaren hutsunetik, Gandiagaren hitzetara’ izenburupean, doako kontzertua urriaren 12an (18:00etan) izango da Gandiaga Topaguneko areto nagusian. Kantu emanaldiak Orioko eskultoreak duela 50 urte bukatu zuen proiektu eskultorikoaren mende erdiko ospakizun programarekin bat egingo du. ‘Oteiza eta Arantzazuko estatuaria, 1950-1969’ izenburupean garatzen ari den egitaraua, Jorge Oteiza Fundazio Museoak, Arantzazu Gaur Fundazioak eta Arantzazuko Frantziskotarrek prestatu dute.

Gehiago irakurri...

‘Harrizko gorputza, buztinezko arima’ haurrentzako lantegia Gandiaga Topagunean

Arteak eta sormenak bat egingo dute, beste behin ere, Maushaus arkitektura-estudioren eskutik Arantzazuko Gandiaga Topagunean. Izan ere, 6 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzendutako lantegiaren lehen saioa egingo baitute larunbatean (10:30-13:30). ‘Harrizko gorputza, buztinezko arima’ izenburupean, tailerrak bere partaide kopurua beteta du jada, eta honebestez, ekimenak aurreko urteetan antolatutako antzeko lantegien arrakasta errepikatuko du.

Gehiago irakurri...
FaLang translation system by Faboba

Agenda

Al Ar Az Og Or Lr Ig
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
30
31
21
Eka
Date: 21 Ekaina 2020

05
Uzt
Date: 05 Uztaila 2020

12
Uzt
Date: 12 Uztaila 2020

26
Uzt
Date: 26 Uztaila 2020