Liebanara peregrinazioa
Arantzazuko Adiskideak elkarteak Liebanako Urte Santua dela eta, Liebanara bi eguneko peregrinazioa antolatu du (martxoak 15-16). Asmoa 15ean Donostiatik irtetzea da, bidean bazkaldu eta Covadonga bisitatu, Cangas inguruan lo egiteko. Hurrengo egunean, gosaldu eta Liebanara joan. Monastegia eta Lignum Crucisa bisitatu, Potes inguruan bazkaldu, eta arratsaldean buelta. Guztira, 170€. Izena emateko, abenduak 15a baino lehen. Viajes El Corte Inglés (Donostia) 9:00-14:00 943466554 (Sara Prieto) Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
Mikopoteoa 2023

Urte batzuk eta gero, azaroaren 4an, berriz ere hartuko du Arantzazuk Mikopoteoa. Mikologiaren zaleek nahiz gastronomia maite duten lagunek biziki estimatzen duten jardunaldia, Arantzazuko Adiskideak elkarteak, Arantzazulab-ek eta Arantzazuko Parketxeak antolatu dute, eta laguntzaile izango ditu Arantzazuko paraje ederreko Iraipe Arantzazuko Santutegia Hotela, Goiko-Benta, Sindika eta Zelai-Zabal jatetxeak.
Perretxikoak gure basoetako altxor preziatuak dira, duten garrantzia biologikoa ez ezik gozamen hutsa direlako gure mahai gainean. Baina kontuz, denak ez dira horren onuragarriak, badaudelako pozoitsuak zein hilgarriak izan daitezkeen perretxikoak ere. Mikopoteo jardunaldian Raul Fraile mikologo aditua izango dugu gure artean “Perretxiko jangarriak, antzekoak diren toxikoak eta ez bereiztearen ondorioak” hitzaldia ematen. Honetan, perretxiko jangarriak eta horien antzekoak diren pozoitsuak desberdintzeko gakoak emango dizkigu. 18:00etan emango zaio hasiera ekitaldiari, Gandiaga Topagunean.
Hitzaldia amaituta, 19:15ak bueltan, Arantzazuko gastronomia-zirkuitutik barrena ibilbidea hasiko da, Zelai-Zabaletik Iraipe Arantzazuko Santutegia Hotela arte, eta handik, Goiko-Benta eta Sindikara. Mikopintxo bakoitzak 1,5€ -ko salneurria izango du, eta edaria ostatu bakoitzaren prezioen araberakoa izango da.
Aisia, kultura, natura eta gastronomia uztartzen dituen ekintza honen hamargarren edizioa izango da aurtengoa, eta, horrenbestez, aurtengo ekitaldi honetan ere, mikologia gai interesgarriaren inguruan ikasiz, arratsalde entretenitu eta atsegina pasatzera gonbidatzen zaitugu Arantzazura!
Asisko Espiritua 2023
Bederatziurrena 2023
Abuztuak 31 – Irailak 8
11:00 Penitentzi ospakizuna
12:00 Meza Nagusia
19:30 Meza
20:00 Errosarioa eta Benedikta
Irailak 9
10:00 Meza
12:00 Meza Nagusia
13:30 Misa (castellano)
19:30 Meza
Donostiako Musika Hamabostaldia Arantzazun
Abuztuaren 23 Donostiako Musika Hamabostaldia bueltan da berriro Arantzazura. Oraingoan Vivaldi eta Bachen lanak entzungo ditugu, Conductus Ensemble taldearen eskutik. Musika aitzaki, berriro ere, Arantzazura etortzeko.
https://www.quincenamusical.eus/eu/ikuskizuna/conductus-ensemble
Conductus Ensemble 2002an sortutako talde bokal eta instrumentala da. Ordutik 150 kontzertutik gora eman ditu Madrilgo Auditorio Nazionalean, Bilboko Euskalduna Jauregian edo Kursaal Auditorioan; nazioarteko hainbat jaialditan, esaterako, Toulouse les Orgueseko Nazioarteko Jaialdian, Musika Hamabostaldian, Cuencako Erlijio Musikaren Astean, Santanderreko Jaialdian edo Torroella de Montgriko Jaialdian, besteak beste. 2014. urteaz geroztik, kontzertuak eskaintzen dituzte aldizka Donostiako Koruko Andre Mariaren basilikan, “Koruko Andre Mariaren Musika Kapera” izenarekin.
Irakurri gehiago ...Mikel Santiago frantziskotarraren apaiz ordenazioa
Karmengo Amaren egunean festa handia izan zen Arantzazun. Izan ere, Igande horretan Mikel Santiago Arizaga frantziskotarraren apaiz ordenazioa izan zen Arantzazuko Basilikan. Eguraldi bikaina eta eliza beteta bi ordu iraun zituen ospakizun hunkigarria jarraitzeko. Ospakizuna youtuben Santutegiak duen kanaletik eman zen zuzenean, eta hantxe daukazue ikusgai. Ospakizunaren ondoren familikoak, lagunak, herrikoak eta Arantzazun bildu zirenak Mikel zoriondu eta agurtu egin zuten, besarkada artean. Gero, komentuko jangelan fraileekin batera Mikelen hurbilekoak bildu ziren mahaiaren inguruan eguna behar bezala ospatzeko.
Irakurri gehiago ...Arantzazuko Adiskideak, Batzar Nagusia
Ekainaren 10ean, Arantzazu Afrikarekiko topaleku 2023 jardunaldia ere bazela aprobetxatuz, Arantzazuko Adiskideak elkartearen urteroko Batzar Nagusia izan zen Gandiaga Topagunean, eguerdiko 12:30tan. 22 bazkide bildu ginen bertan.
Irakurri gehiago ...