berriak

Azken galdera amari

ManexBeristain20240511 web

eskertza ekitaldia

(Manex Beristain Agirre)
Maiatzak 11, larunbata
Goizeko 11:00tan
Arantzazuko Asis topagunean.
Bazkaltzeko aukera izango da (25€).
Izan ematea: 635753985 (Manex).
Kopuru mugatua

“Azken galdera amari” ipuinak Urriaren 27an zabaldu zituen hegalak. Tximeleta txiki baten xalotasun eta ilusioz ekin zion bideari. Hegan egiten ikasi zuen eta herriz-herri joan zen, heriotza eta doluari lekua egiten eta jendearen bihotzetan maitasun haziak zabaltzen. Geroztik, dozenaka aurkezpen burutu ditugu eta ehunka pertsonetara iritsi da ipuina. Etxe askotan erori dira malkoak ipuinaren magalera eta bizitzari begiratzeko leiho berriak zabaldu ditu Mirari eta Ekainen arteko maitasun istorioak. Eta tximeleta zuriari iritsi zaio eraldatzeko ordua. Ate berriak irekitzeko, aurreko batzuk itxi egin behar eta eskertuz nahiz maitatuz bada hobe. Aurkezpenen aroari iritsi zaio bere heriotza txikia. Joaten utziz, bizitzarekin konprometitzen jarraitzeko ilusioz.

“Azken galdera amari” eskertza ekitaldiak, maitasun adierazpen xume bat izatea du helburu. Ekitaldi berezia izango da, lagunen testigantza, musika, dantza eta hainbat sorpresaz gozatzeko eta hunkitzeko aukera izango dugu. Alboan ez dagoen horri lekua egingo diogu, Arantzazuren esentziara eta gure bihotzetara ekarriz.


Arantzazu, azpiegitura espirituala

Arantzazuk espiritualtasuna bizitzeko azpiegitura aparta eskaintzen du. 500 urteko eskarmentua du horretan. Egungo sentsibilitate modernoarekin bat egiten duen eskaintza proposatu nahi dizuegu. Hiru gako: entzun, bilatu eta topatu. Tailer formatua duten asteburuko hiru proposamen soil, isiltasunean:

Isiltasuna

 DSF9105Arantzazu, entzuten ikasteko lekua


Geratu eta zeure buruarekin bat egiteko premia baduzu, egin etena, hartu denbora, isiltasuna egin, (ber)deskubritu zeure burua hemen.

2024ko apirilaren 26tik 28ra

Informazio gehiagorako, sakatu hemen --->

Bilaketa

 DSF6628Arantzazu, norberarengandik harago bilatzeko lekua


Badago zerbait neurgarria eta kontrolagarria ez dena. Galderak sortzen dira bizitzan, eta horiei ez diegu erantzunik aurkitzen eta ez dakigu zer egin haiekin. Isiltasunerako eta nork bere burua entzuteko denbora eskaintzen da.

2024ko maiatzaren 17tik 19ra

Informazio gehiagorako, sakatu hemen --->

Topaketa

DSCF2013 1Arantzazu, Jainkoarekin topo egiteko lekua


Askorentzat Jainkoa interes pertsonaleko gaia bihurtu da. Ez dakigu ordea, nondik hasi topaketa horretan. Isiltasunerako eta nork bere burua entzuteko denbora eskaintzen da.

2024ko maiatzaren 17tik 19ra

Informazio gehiagorako, sakatu hemen --->


Aste Santuko ordutegia 2024

IMGP6293

Ostegun
Santua

17:30 - Jaunaren azken afariko Meza santua

Ostiral
Santua

11:00 - Irakurgaien Ordua (Gogartetxean)
17:30 - Jaunaren Nekaldia

Larunbat
Santua

11:00 - Irakurgaien Ordua (Gogartetxean)
21:00 - Pazko Gaubeila

Pazko
Igandea

12:00- MEZA NAGUSIA

Arantzazu etxetik

arantzazu3601952ko ekainaren 25ean Madrilgo Arkitektoen Elkargoan eta EHAEOren Gipuzkoako Ordezkaritzan, Luis Laorgak eta Francisco Javier Sáenz de Oízak 1950ean lehiaketara aurkeztu zen aurreproiektuaren egikaritze-proiektua onartu zen. 70. urteurren harira EHAEOrako 2021eko MUGAK Arkitekturaren III. Bienalean "Arantzazu 70 urte" erakusketa antolatu zen. Erakusketa hartan Arantzazu birtualki bisitatu zitekeen.
Ba orain, arantzazu70urte.com helbidean Arantzazurako bisita birtual hori guztion eskura dago. Ideia Carmiña Dovale, Estanis Narbaiza, Alvaro E. Olaiz, Emilio Varela eta Victor Aspe arkitektoek (AHIKU taldea) sustatu zuten, Gipuzkoako Foru Aldundiaren, Arantzazu Santutegiaren eta EHAEO Gipuzkoaren lankidetzarekin, eta Madpixkel enpresak gauzatu du. Hemen klick eginda goza ezazue Arantzazuko Santutegiko bazter ezkutuetan barna. 

Arantzazu, 36 zm, 5 mende, herri 1

Eider MendozaAzaroaren 28an etxekoa eta lagun dugun Pello Sarasuak zuzendutako Arantzazu 36 zm, 5 mende, herri 1 dokumentalaren aurkezpen instituzionala izan zen Arantzazun. Aurkezpenera euskal erakundeen eta gizarte eragileen ordezkaritza zabala etorri zen. Ordezkaritza zabal horren adibide, besteak beste, Gipuzkoako Foru Aldunditik: Eider Mendoza, Diputatu nagusia, eta Irune Berasaluze, Gobernantza diputatua; Oñatiko Udaletik: Izaro Elorza, alkatea; Eusko Jaurlaritzatik: Asier Aranbarri, Berrikuntza Sozialaren Zuzendaria... Horiekin batera, laborategiko Aholku Batzordeko ordezkariak ere izan ziren. Dokumentalak Arantzazuko ondare inmateriala jaso eta zabaltzeko egitasmo zabalago baten baitan kokatzen da. Horrela, bi urteko lanaren ostean, Arantzazuko frantziskotarrek herriarekin duten lotura, egindako ekarpenak alor ezberdinetan eta hori beren espiritualtasunarekin nola lotzen den ezagutzera emateko, 70 minutuko dokumentala ondu da. Arantzazu “ireki” egin da erantzun gaurkotuetara iristeko, beti egin duen bezala, aurrera egiteko, eta ‘Arantzazu Irekita Dago' kontakizunaren markoan, hain zuzen ere, kokatzen da dokumentala.

Aurkezpen instituzionala Pilar Kaltzada kazetariak gidatu zuen. Jarraian Joxemari Arregik —Frantziskotarren probintzialak— eta eider Mendoza andereak —Gipuzkoako Aldundiko diputatu nagusiak— eginiko harrera-hitzak jasoko ditugu. Arantzazu "gu" izaki, ezin ulertu Arantzazu fraiderik gabe, ez eta herririk gabe ere. Jarraian dokumentala ezin hobeto kokatzen duten bi "gu" horien ordezkarien hitzak:

Irakurri gehiago ...

Xabier Egaña koloretsua!

egaña loloretsuaAurrekoan aurreratu genizuen bezala, Donostiako Maushaus arkitektura estudioak Xabier Egañari buruzko pintura-tailerra antolatu zuen, Arantzazuko Adiskideen laguntzarekin. Xabier Egaña da Arantzazuko Basilika berra posible egin zuten artisten artean bizirik gelditzen den bakarra. Kamarinaren mural koloretsuak berak eginak dira. Dakizuen bezala, tailerra umeei zuzenduta da, eta oraingoan bi tandetan egin zen: lehen azaroaren 19an eta bigarrena 26an. Guztira 45 umek hartu zuten parte.

Irakurri gehiago ...

Elkarrekin bila, urteko balantzea

elkarrekin bilaAzaroaren 26an Elkarrekin bila proiektuko kideek urteko balantzea egin zuten Arantzazuko Asis topagunean. Badira dagoeneko zortzi urte Elkarrekin bila proiektua sortu zela, hemen, Arantzazun, frantziskotarrek eta laiko talde batek bultzatuta. Gizartean txertatzeko eta bizimodu duin bat izateko zailtasunak dituzten pertsonei laguntzeko ekimen bat da.

Ekimen xumea, baina hona datozen taldeek biziki eskertzen dutena. Martxoa eta urria bitartean hiru eguneko egonaldi bat eskaintzen diegu talde hauei, beraientzako inolako diru kosturik gabe. Egun hauetan aisialdia aukera ezberdinak eskaintzen zaizkie eta baita heziketa proposamen batzuk ere.
Hamabost eta hogeita bost pertsona arteko taldeak izaten dira. Aurten 11 talde izan dira hemen, eta guztira 229 pertsona izan dira etorri direnak. Gipuzkoatik etorri diren taldeak BEGISARE, AITA MENNI, LAMORUS eta OÑATIKO CEHAR HARRERA ETXEKOAK izan dira. Bizkaitik berriz, EMAUS, IRALAKO JANGELA, ZUBIETXE, LAGUN ARTEAN eta IZANGAI taldeak, eta Arabatik, HOGAR ALAVES eta JEIKI FUNDAZIOA taldeak.

Irakurri gehiago ...
FaLang translation system by Faboba

Datozen ekintzak

Horixe da Arantzazu: “bila dabiltzan pertsonentzako lekua”, eta honakoa gure eskaintza:

26
api.
Asis Topagunea
Una propuesta sencilla, de fin de semana, en silencio.

11
mai.
(Manex Beristain Agirre)

17
mai.
Asis Topagunea
Una propuesta sencilla, de fin de semana, en silencio.

17
mai.
Asis Topagunea
Una propuesta sencilla, de fin de semana, en silencio.

17
mai.
Asis Topagunea
Dirige: Izaskun Andonegi

Arantzazu birtuala

arantzazu360

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu helburu analitikoetarako eta publizitate pertsonalizatua erakusteko, zure nabigazio-ohituretan oinarrituta (adibidez, bisitatutako orrialdeak). Cookie guztiak onar ditzakezu "onartu" botoia sakatuz edo horiek konfiguratuz edo haien erabilera ukatuz "konfiguratu" botoia sakatuz. Informazio gehiago lor dezakezu edo, ondoren, doikuntzak aldatu gure Cookien politikan.